Lekittarra Arraun Elkartea

Lekittarra Arraun Elkartea (2010 artean Isuntza Arraun Elkartea) Lekeitioko arraun elkartea da. 1977an sortu zuten Balerio Basozabal algortarrak eta Lekeitioko kuadrila batek. Orain TKE Ligan ari da.

Lekittarra Arraun Elkartea
EzizenaIsuntza
SorreraIsuntza A.E. (1977)
Lekittarra A.E. (2010)
HerriaEuskal Herria Lekeitio, Bizkaia
LehendakariaEuskal Herria Santi Zumaran
EntrenatzaileaEuskal Herria Osertz Alday
Patroia(k)Euskal Herria Iñaki Goikoetxea
Kolorea(k)          zuria eta urdina
Trainerua          Lekittarra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
1 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxaez
20238.a (TKE Liga)
Webguneawww.lekittarra.com
Lekittarra Bilboko uretan, 2017an.

Isuntza Arraun Elkartea sortu aurretik arraunketa tradizio txikia izan zuen Lekeitiok. Klubak 1982an atera zuen trainerua lehenengoz eta 1986an Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen. 1999an sailkatu zen bigarren aldiz, oraingoz azken aldia.

TKE Ligako lehen 3 denboraldietan izan zen. 2018an play-offetan igoera lortu eta ordutik TKE Ligan ari da.

Emakumezkoen trainerua ere atera izan du.

Uniformea

Isuntza taldearen kolorea zuria izan zen eta marra urdin diagonala izan zuen elastikoan. Lekittarrak ere urdina eta zuria konbinatzen ditu elastikoan. Traineruaren izena Lekeittarra izan da beti eta zuria da. Azken urteetan babeslearen eraginez traineruaren aurrealdea kolore laranja deigarriz margoturik dauka eta traineru barrualdea ere laranja kolorekoa da.

Historia

XIX mendeko garaipenak

Lekeitioko traineru baten lehenengo garaipena oso aspaldikoa da, izan ere 1855ean gertatu baitzen Baionan. 1888an Bilbon arraunean aritu izanaren idatzi bat ere badago.

Isuntza Arraun Elkartea

Aurrez esan bezala elkartea 1977an sortu zen eta 1982an atera zuen lehenengo aldiz trainerua, eta debuta Castro Urdialesko Portus Amanus estropadan izan zuen. 1984an iritsi ziren lehenengo garaipenak, etxean bertan San Antolin jaietan eta 15 egun beranduago El Corte Inglés Banderako bizkaitarren promozio sarian. 1985ean etxeko ABC banderan bakarrik hartu zuen parte berau irabaziz gainera. 1986an sorpresa itzela eman zuen Kontxako banderara sartzean. Hurrengo bi urtetan estropadarik ia ez eta 1989an berriz ere denboraldi osoa egin zuen Carasako Junta de Votoko bandera irabaziz. 90.hamarkadan urtero aritu izan da, eta tarteka Bandera txiki batzutan gailendu da.

Lekittarra 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

1996an Traineruen Euskal Ligan sartu zen eta goranzko joera hasi zuen. 1999an izugarrizko denboraldia egin zuen: Traineru bizkaitarren Ligan bigarren gelditu zen guztira bost estropada irabaziz eta batez ere Kontxara sartu zen oraingoz azkenengo aldiz. Bolada on horrek aurrera jarraitu zuen 2000an Traineruen Euskal Ligako seigarren postua eskuratu baitzuen eta baita liga nagusiko estropada bat irabazi ere, San Pedron hain justu, eta azkenik Bizkaiko txapelduna izan zen.

XXI mendea

Liga nagusian lehiatzen jarraitu zuen, 2002 arte Euskal Ligan eta ondoren TKE Ligan 2005ean jaitsi zen arte. 2006an berriz igotzeko zorian egon zen, bigarren gelditu baitzen KAE Ligan, non hiru estropada ere irabazi baitzituen. Hurrengo urteetan beti geldituko zen lau onenen artean Ligako traineru indartsuetako bat zela erakutsiz.

2013 urtean denboraldi bikaina osatu zuen. KAE Ligan bigarren postua eskuratu zuen eta bi bandera ere lortu zituen. Play-offetan ehunekoengatik ez zuen lortu TKE Ligara igotzerik, izan ere Bermeon 58 ehunekorengatik bi puntu galdu zituen eta Portugaleten 63 ehunenekorengatik ez zuen estropada irabazi. Hurrengo urteetan ere goialdean ibili zen eta 2018an bigarren egin ondoren play-offetan mailaz igotzea lortu zuen.

Hurrengo urtetan arazorik gabe mantendu da goren mailan baina 2022an 11. postua egin eta jeitsiera play-offak jokatu behar izan zituen. Estropada horietan arazorik gabe eutsi zion mailari, Bermeon lehenengo postua eta Portugaleten bigarrena lortu baitzuten; ondorioz, play-offeko sailkapen orokorrean lehenengo postua lortuta mantentzea lortu zuen. 2023ko TKE ligan erdiko txandan finkatu zen, zortzigarren eginez. Kontxako Banderara sailkatzear egon zen, Ondarroak hartu zion aurrea bi segundu eskasengatik.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Sailkatua (2): 1986 eta 1999

TKE Liga

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Zortzigarrena (0): 2020
  • Parte hartzeak (7): 2003, 2004, 2005, 2019, 2020, 2021, 2022
  • KAE Liga (0): Bigarren 2006, 2008, 2013 eta 2018an.
  • Euskal Liga (0): Seigarren 2000an.
  • Traineru bizkaitarren Liga (0): bigarren 1999an.

Euskadiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 1999.

Bizkaiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (1): 2000.

Estropada zaharrak

Gainontzeko estropadak

EtxekoakLekeitioko Bandera (2): 2014, 2018.
Lekeitioko San Antolin Bandera (4): 1984, 1997, 2000, 2001.
Lekeitio ABC Bandera (2): 1985, 1992.
BizkaianBizkaitarren Promozio Bandera (4): 1984, 1986, 1999, 2000.
Mundakako Bandera (1): 1996.
San Jose Saria (Deustu) (1): 1998.
Batera Ikurrina (Portugalete) (1): 1999.
Iberiaren Bandera (Bizkaitarren Liga) (1): 1999.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 1999.
Kaikuren Bandera (Bizkaitarren Liga) (1): 1999.
Elantxobeko Bandera (1): 2000.
Plentziako Bandera (1): 2010.
Zorrotzaurre uharteari itzulia (1): 2023.
Antiguako Ama estropada (Ondarru) (1): 2013.
Ondarroako Bandera (1): 2013.
Oilarraren Bandera (1): 2023.
GipuzkoanSan Pedroko Bandera (1): 2000.
Mutrikuko Promozio Bandera (1): 1999.
Mutrikuko Bandera (1): 2002.
Donostia Arraun Lagunak Bandera (1): 2006.
Donostiarra Bandera (2): 2010, 2011.
Getariako Bandera (2): 2013, 2014.
Zumaiako Ikurrina (2): 2014, 2018.
Errenteria Hiriko Bandera (1): 2018.
Igartza Bandera (1): 2018.
KantabrianJunta de Voto Bandera (1): 1989.
Santoñako Bandera (2): 2006, 2014.
Camargoko Bandera (1): 2006.
Avelino-Castro Bandera (1): 2008.

Trainerillatan

Bateletan

Azken denboraldiak

UrteaLigaKontxa
2003TKE Liga, 11.a-
2004TKE Liga, 11.a-
2005TKE Liga, 11.a-
2006KAE 1 Liga, 2.a-
2007KAE 1 Liga, 3.a-
2008KAE 1 Liga, 2.a-
2009KAE 1 Liga, 4.a-
2010KAE 1 Liga, 3.a-
2011KAE 1 Liga, 2.a-
2012KAE 1 Liga, 3.a-
2013KAE 1 Liga, 3.a-
2014KAE 1 Liga, 3.a-
2015KAE 1 Liga, 5.a-
2016KAE 1 Liga, 4.a-
2017KAE 1 Liga, 3.a-
2018KAE 1 Liga, 2.a-
2019TKE Liga, 10.a-
2020TKE Liga, 8.a-
2021TKE Liga, 10.a-
2022TKE Liga, 11.a-
2023TKE Liga, 8.a-

Emakumezkoen trainerua

Lekittarra Arraun Elkartea
EzizenaIsuntza
HerriaLekeitio
EntrenatzaileaEuskal Herria Fernando Zugasti
Patroia(k)Euskal Herria Irati Zendoia
Kolorea(k)          zuria eta urdina
Trainerua     Lekittarra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 ETE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Ligaez
Murala: Isuntza Arraun Elkarteko emakumeak.

2017 urtean emakumezkoen trainerua atera zuen, Lea-Artibai izenarekin. Isuntzako 9 arraunlarik, Ondarroako 9k eta Elantxobeko beste 4 arraunlarik bat egin zuten taldea osatzeko. 2018an formatua errepikatu zuten eta Bizkaiko txapelketan brontzezko domina lortu zuten. 2019tik aurrera Isuntza eta Ondarroa gai izan ziren traineru bana ateratzeko.

2022an emakumezkoen junior taldeak Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi du. Talde nagusiak ordea ezin izan du trainerua osatu.

  • Bizkaiko txapelketa (0): hirugarren 2017an eta 2018an (Lea Artibai) eta 2020an eta 2021ean (Isuntza)

Denboraldiak

UrteaLigaKontxa
2017*Gipuzkoako Liga, 9.a-
2018*ETE Liga, 7.a-
2019ETE Liga, 7.a-
2020ETE Liga, 7.a-
2021ETE Liga, 7.a-
2022ez
  • 2017an eta 2018an Lea-Artibai izan zen.

Antolaturiko estropadak

Estropada ugari antolatzen ditu Isuntzak Lekeition. Garrantzitsuena Lekeitioko Bandera da, urte askotan El Correo-BBK izena izan zuena babesleak zirela eta. Irailean herriko jaietan Lekeitioko San Antolin Bandera antolatzen du.

Honetaz gain ekainean eta Ligaz kanpo Lekeitio-ABC bandera antolatu izan zuen eta azken urteetan Isuntzaren Bandera jokatu da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.