István Bocskai
István Bocskai (Kolozsvár, Transilvania, 1557ko urtarrilaren 1a - Kassa, Hungariako Erresuma, 1606ko abenduaren 29a) hungariar aitoren seme kalbindarra izan zen, Transilvaniako printzea 1605-1606 bitartean.
István Bocskai | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cluj-Napoca, 1557ko urtarrilaren 1a | ||
Herrialdea | Transilvaniako Printzerria | ||
Heriotza | Košice, 1606ko abenduaren 29a (49 urte) | ||
Hobiratze lekua | Alba Iulia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Kata Hagymássy (en) | ||
Leinua | Bocskai family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | hungariera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra eta politikaria |
Bizitza
Báthory leinuaren aholkularia eta kalbindar sutsua, Habsburgotar katolikoen aurka borrokatu zen. Hajduk edo lapur ongileen buruzagia, Hungariako Sortaldeko nagusi bihurtu zen, eta 1605ean Hungaria eta Transilvaniako printze izendatu zuten. Enperadoreak burujabetasuna eman behar izan zion Transilvaniari 1606an, eta nolabaiteko autonomia eman zion Hungariari, protestante-gurtzarena adibidez. Bocksayk germaniarren eta otomandarren arteko baketzean hartu zuen parte, eta garrantzi handiko neurri sozialak hartu zituen laborarien alde. Hil zenean, enperadorea pozoitu egin zuela-eta, hartu eta bertan garbitu zuen herriak Mihály Káthay kantzilerra.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: István Bocskai |