Istripu zerebrobaskular
Istripu zerebrobaskularra (IZB), garuneko hodietako istripua (GHI)[1] edo buruko isuria[2] laster garatzen den burmuinaren galera funtzional akutua da, bururako odolaren garraioaren asalduraren ondorioz gertatutakoa, iskemiak eraginda (odolbilduek edo enboloek) edo odoljario bat direla kausa.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Istripu zerebrobaskular | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun zerebrobaskularra neurological symptom (en) |
Espezialitatea | neurologia Neurokirurgia |
Azterketa medikoa | ROSIER scale (en) Orpington Prognostic Scale (en) |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Pentoxifilina |
Identifikatzaileak | |
OMIM | 601367 |
DiseasesDB | 2247 |
MedlinePlus | 000726 |
eMedicine | 000726 |
MeSH | D020521 |
Garai batean enbolia hitza erabiltzen zen iktus edo istripu zerebrobaskularrari aipamena egiteko. Apoplexia ere sinonimoa da.
Burmuineko neuronek energia asko behar dute: horregatik, burmuinak oxigeno eta glukosa asko behar ditu. Esan ohi da burmuinak gorputzak behar duen energiaren % 25 kontsumitzen duela, organo txikia izan arren [3]
Iskemia dagoenean, odola ez da burmuinetara iristen eta iktusa sortzen da. Iskemia hodi-uzkurduraren ondorioz edo odolbildu baten ondorioz sortzen da. Istripu zerebrobaskularraren beste kausa bat odoljarioak dira, burmuineko arteria edo zain bat puskatzen denean. Bigarren hori ez da hain ohikoa, istripu zerebrobaskularren eragile nagusia iskemia baita
Heriotza-tasa handiak eragiten ditu.
Eragileak
Tabakoa, diabetesa, hipertentsioa, obesitatea eta hiperkolesterolemia eragile nagusien artean ditugu, adinarekin batera.
Sintomak
Ohikoa da mugimenduaren arazoak edo paresiak eragitea, hitz egitekoak barne (afasia).
Tratamendua
Aspirina eta haren moduko antiagregatzaileak tratatzeko erabiltzen dira. Kasu batzuetan, antikoagulatzaileak ere tratamendu egokia da. Errehabilitazioa, bestela, osaketaren bide osagarria da.
Erreferentziak
- Istripu kardiobaskular, euskalterm, euskara.euskadi.eus
- «buruko isuri - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
- Ictus cerebral (Gaztelaniaz)
Kanpo-estekak
- (Ingelesez) American Stroke Association
- (Ingelesez) European Stroke Organization
- (Gaztelaniaz) Asociación Catalana de Personas con Accidente Vascular Cerebral