Issosko gudua (194)

Issosko gudua, Nizeako guduaren ondoren, Septimio Severo eta Peszenio Nigerren tropen arteko hirugarren gudurik handiena izan zen. Peszenio, Siriako erromatar gobernaria zen, eta bere tropek enperadore bezala aldarrikatu zuten, Septimiorekin, honen tropek egin zuten bezala, Pertinax hil ondoren. Septimiok, garaipen erabakigarria lortu zuen Peszenioren aurka, Antiokiara ihes egin zuena, eta, beranduago, Partiarantz ihes egiteko prestatzen ari zela hila izan zena. Herodiano edo Dion Kasio bezalako historialariek, Septimioren garaipena, honek, Peszenioren armadarekiko zuen abantaila numerikoari ematen diote, Septimioren armada 12 legioz osatuta baitzegoen, Peszeniorenak, 6 eta 9 artean zituen bitartean.

Issosko gudua
Data194
LekuaIssos, Asia Txikia
Koordenatuak36°50′18″N 36°09′52″E
EmaitzaSeptimio Severoren garaipena
Gudulariak
Septimio Severoren armada Peszenio Nigerren armada
Buruzagiak
Publius Cornelius Anullinus Peszenio Niger

Bi etsai hauen artean, Ekialdea kontrolatzeko asmoagatik etsaitasunak amaitzen ziren bitartean, Bizantzio, Septimioren tropen setiopean egon zen 196 arte, ziur asko, hirugarren etsai batek, Britaniako gobernaria eta Peszenioren aliatua zen Klodio Albinok, Septimio mendebaldean garaituko zuen itxaropenarekin.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.