Issam Zahreddine

Issam Jad'aan Zahreddine, arabieraz: عصام جدعان زهر الدين‎‎, (Tarba, As-Suwayda, Siria, 1961eko irailaren 9a - Hawija Saqr, Deir ez-Zor, Siria, 2017ko urriaren 18), batzuetan Issam Zaher Eldin edo Issam Zaher al-Deen transkribatua, Siriako Errepublikar Guardiaren maior jenerala zen. Oso paper garrantzitsua jokatu zuen Siriako Gerra Zibilean, gobernuko tropak hainbat frontetan gidatuz. 2014tik 2017ra bitarteko Deir ez-Zorreko setioan inguratuta zeuden Siriako gobernuaren tropak zuzentzea izan zen bere eginkizunik nabarmenena. 2017ko urriaren 18an Siriako Al-Masdar albiste-agentziak Zahredinneren heriotzaren berri eman zuen. Berri-agentziaren arabera, Deir ez-Zorren Estatu Islamikoaren aurka borrokatzen ari zela lurreko mina baten eztandak hil zuen.

Issam Zahreddine
Bizitza
JaiotzaAl-Suwayda (en) Itzuli, 1961eko irailaren 9a
Herrialdea Siria
HeriotzaDeir ez-Zor, 2017ko urriaren 18a (56 urte)
Heriotza modua: Lehergailua
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraSyrian Arab Army (en) Itzuli
Graduabrigada-jeneral
Parte hartutako gatazkakSiriako Gerra Zibila
Deir ez-Zor offensive (en) Itzuli
Battle of Aleppo (en) Itzuli
Rif Dimashq Governorate campaign (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaDruzoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.