Israeldar juduak

Israelgo juduak (hebreeraz: יהודים ישראלים, Yehudim Yisre'elim) Israelgo Estatuko biztanle juduak dira, 1948an independentzia aldarrikatu zenetik gaur egun arte. Biztanleria judua Israelgo biztanleriaren %75,4 inguru da.[1]

Talde etniko infotaulaIsraeldar juduak

Motaetnia
Erlijioajudaismo
Geografia
EstatuaIsrael

Demografia

Israelgo Estatistika Bulego Nagusiaren arabera, 2009an, Israelgo 7 milioi biztanleetatik % 75,4 edozein jatorritako juduak ziren. Horietatik % 68 sabrak dira (Israelen jaiotakoak)- gehienak bigarren edo hirugarren belaunaldiko israeldarrak- eta gainerakoak olimak dira (etorkin juduak Israelen) - % 22 Europakoak eta Amerikako kontinentekoak, eta % 10 Asiakoak eta Afrikakoak, arabiar herrialetakoak, Iran, Turkia eta erdialdeko Asiakoak barne. Berrehun mila baino gehiago Etiopia eta Indiako juduen ondorengoak dira.

Azken hamarkadetan, Israelgo judu asko atzerrira joan dira (yerida). Emigratzeko arrazoiak aldatu egiten dira, baina, oro har, kezka ekonomiko eta politikoen konbinazioari buruzkoak izaten dira.[2]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Israel on eve of Rosh Hoshanah: Population hits 7.5m, 75.4% Jewish» Haaretz.
  2. (Ingelesez) Killgore, Andrew I.. (2004ko martxoa). «Facts on the Ground: A Jewish Exodus from Israel» Washington Report on Middle East Affairs: 18-20..

Kanpo estekak

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.