Israel Kamakawiwo'ole
Israel "IZ" Kamakawiwo'ole (1959ko maiatzaren 20 – 1997ko ekainaren 26) musikari hawaiiar oso ezaguna izan zen. Bere kanta ezagunenak bertsio hauek dira: Over the Rainbow eta What a Wonderful World; aipatu behar dugu pot pourrí ezagun bat: Somewhere Over the Rainbow. Oso ahots pertsonala zuen eta askotan ukelele jotzen zuen. Haren estiloak hawaiiko musikarekin nahastuta jazz eta reggae estiloetako ezaugarriak zituen.
Israel Kamakawiwo'ole | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Honolulu, 1959ko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Honolulu, 1997ko ekainaren 26a (38 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta musikaria |
Lantokia(k) | Hawaii eta Hawaii uharteak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Iz |
Genero artistikoa | music of Hawaii (en) herri-kanta reggaea |
Ahots mota | kontratenorra |
Musika instrumentua | ukelelea ahotsa |
Diskoetxea | Mountain Apple Company (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Hawaiian sovereignty movement (en) |
izhawaii.com | |
Biografia
Israel Oahu uhartean jaio zen, 1959ko maiatzaren 20, eta Kaimuki komunitatean hezitua izan zen, Waikikiren inguruan. 11 urtez, bere anaia nagusiarekin, Skippy, musika-tresnak hasi zen jotzen eta Hawwaiiko beste musikariak ezagutu zituen: Peter Moon eta Don Ho. Nerabetasunean familiarekin batera Makaha-ra joan zen eta han Louis Kauakahi, Sam Gray eta Jerome Koko ezagutu zituen. Haiekin, anaiarekin batera, "The Makaha Sons of Ni'ihau" sortu zuten. 1976tik aurrera Hawaii eta AEBetan ezagunak egin ziren. 1982an, Skippy Kamakawiwo‘ole anaia bihotzekoaren ondorioz hil egin zen. Urte berean Israel betiko neskalagunarekin ezkondu zen, Marlene, eta alaba bat izan zuten, Ceslieanne "Wehi".
1990ean, bakarlari gisa, lehen albuma plazaratu zuen: Ka'ano'i. Arrakasta handia izan zuen eta Honoluluko Arteen Akademiak saritu zuen. 1993an Facing Future argitaratu zuen, askoren ustetan bere ibilbidearen onena. Bigarren disko horrekin uhartetatik kanpo ezagutzera eman zen. 1994an fue elegido como la figura del espectáculo del año en Hawái de acuerdo con la Hawaii Academy of Recording Arts-ek (HARA) Hawaiiko espektakuluaren pertsona ospetsuean izendatu zuen. Baina haren osasunak okerrera egin zuen eta haren bizitza mugatzen joan zen. Haren arazo nagusiak gizentasuna eta horrek arnas-aparatuan ekarri zizkion ondorioak izan ziren. 340 kiloko pisua izatera heldu zen. Azkeneko urtetan kristautu egin zuen. 1997ko ekainaren 26 hil egin zen eta bere errautsak 10.000 pertsonen aurrean itsasoan zabaldu zituzten.[1]
Israel Hawwaiiko musikaren kantari nagusia bezala onartua izan da. Artxipielagoaren kultura eta baloreak defenditu zituen eta baita haren independentzia ere.
Israel Kamakawiwo'ole pantailetan
Haren kantak film eta telesail askotan erabili izan dira. Hona hemen batzuk: K-PAX, Meet Joe Black, Finding Forrester, Son of the Mask, 50 First Dates, Fred Claus eta IMAX: Hubble 3D. Eta telesailetan: ER, American Dad!, Scrubs, Cold Case, Glee, South Pacific, LOST, Storm Chasers, Life on Mars...
Diskografia
The Makaha Sons of Ni'ihau taldearekin
- 1976: No Kristo
- 1977: Kaheao O Keale
- 1978: Keala
- 1978: Live at Hank's Place
- 1979: Makaha Sons of Ni`ihau
- 1981: Mahalo Ke Akua
- 1984: Puana Hou Me Ke Aloha
- 1986: Ho`Ola
- 1990: Makaha Bash 3
- 1991: Ho`Oluana
- 1999: Na Mele Henoheno (1 eta 2)
Bakarlari gisa
- 1989: ke linido Ano`I
- 1993: Facing Future
- 1995: E Ala E
- 1996: In Dis Life
- 1999: IZ In Concert: The Man and His Music
- 2001: Alone in IZ World
DVD
- 2002: Island Music, Island Continue
- 2002: The Man And His Music
- 2002: Hot Hawaiian Nights'.
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Webgune ofiziala.
- (Ingelesez): Somewhere over the Rainbow Mountain Apple Company You Tuben.
- (Ingelesez): "Iz: Voice of the People" (2006), de Rick Carroll, Marlene Ku'upua Kamakawiwo'ole, Bess Press