Israel-Palestina Gatazka

Israel-Palestina Gatazka Israelek eta Palestinako Estatuak XX. mendearen erdialdeaz geroztik elkarren aurka duten gatazka da.[1]

Artikulu hau Israel-Palestina gatazka historikoari buruzkoa da; egungo gerrari buruzkoa beste hau da: «2023ko Israel-Palestina gerra».
Israel-Palestina Gatazka
Arabiar-israeldar gatazka
DataXX. mendearen erdialdea - egun
  • 1948 - egun (gatazka armatuak).[1][2]
LekuaIsrael eta Palestinako Lurraldeak
Emaitzamartxan

Gatazka armatuak

Lurralde aldaketak

  • Nazio Batuak erakundeak erabakita estatu juduaren sorrera Palestinan (1947).
  • Gazako zerrenda egiptoarren esku, Jerusalemen banaketa, Zisjordania Jordaniaren esku.
  • Zenbait gertakariren ondoren, Gazako zerrenda eta Zisjordania Palestinako Aginte Nazionalaren esku geratzen dira (israeldarren asentamenduak egonda ere).
Gudulariak
 Israel  Palestina

Aurrekariak

  • XIX. mendearen bukaera – 1917: Otomandar Inperioaren nagusitasuna, Siriako Aiatolaren arabiarrak inperioaren menpe zeuden arabiarren multzoaren barruan ikusiak ziren, bereizi gabe. Aldi horretan, ezberdintasunak erlijiozkoak ziren, eta ez naziotasunezkoak.
  • 1917 – 1948: Palestinako britainiar agintearen garaian, hala Palestinako arabiarrak nola juduak britainiar agintearen menpe zeuden. Garai hartan, etorkin juduak Europatik hara joan ziren eta desoreka demografikoa sortu zen. Liskarra Palestinako arabiar-judu gatazka izenaz zen ezaguna arabiarren eta britainiarren artean, eta Eretz Israelgo judu-arabiar gatazka izenaz juduen artean.

Historia

Israel-Palestina Gatazkak aldi nagusi hauek izan ditu:

  • 1967: Sei Eguneko Gerra: Siria, Egipto, Jordania, Irak eta Israelen arteko gatazka.
    • Lehen eguna: Israelek goizaldean alde guztietatik egindako aire erasoek arabiarrek zituzten hegazkinen bi heren suntsitu zituzten.
    • Bigarren eguna: paraxutisten brigadaren Komando Nagusiak Scopus mendia (Jerusalem) berreskuratu zuen.
    • Hirugarren eguna: Jerusalemgo Hiri Zaharra eskuratzea, Zisjordaniaren menpe Israelgo gobernu militarrak jarrita.
    • Laugarren eguna: Israel Suezko kanala eremuraino iritsi zen.
    • Bosgarren eguna: borrokek batez ere iparraldean segitzen zuten.
    • Seigarren eguna: su-etena aldarrikatu zen, Israelek Golan okupatu zuen eta Jerusalem desmilitarizatu zuen.
  • 1967 – 1993: Sei Eguneko Gerratik Osloko itunak arteko aldia. Gatazkaren partaideek Palestinaren banaketaz hitz egin zuten; artean Israelen menpe zegoen.
  • 2000 – 2005: Bigarren Intifada eta Gazako zerrendatik Israelen aldebakarreko atzera-egitea arteko aldia.

Bake mugimenduak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «A History of Conflict: Introduction», A History of Conflict, BBC News.
  2. (Gaztelaniaz) Pedro Brieger: «Palestina, a 60 años del Nakba», YouTube.
  3. (Gaztelaniaz) «El difícil camino hacia la paz», YouTube (Visión 7 Internacional).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.