Ispasterko udaletxea
Ispasterko udaletxea Ispasterko (Bizkaia) Elexalde auzoko herrigune nagusian dagoen eraikin nabarmena da.
Ispasterko udaletxea | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Ispaster |
Koordenatuak | 43°21′33″N 2°32′54″W |
![]() | |
Erabiltzailea | Ispasterko Udala |
Kontaktua | |
Helbidea | Elejalde, 9 |
Historia
Iberiar Penintsulako Gerraren testuinguruan, 1813an udaletxearen eraikina ospitale militar bezala erabilia izan zen. Frantziar Inperioaren armada herrian sartu zenean, arrazoi horregatik eraikina erre zuen. Berreraikuntza 1817an egin zen.[1]
Ezaugarriak
Eraikina harlangaitzez egina dago, harlanduzko ertzekin, eta arku eskartzanodun sarrera nagusiarekin.[2]
Beheko solairuan Herriko Taberna dago; lehengo solairuan, berriz, Udal Bulegoak. 2017 urtean, ondoko eraikina Kultur Etxe bezala egokitu zen.[3]
Udaletxeko balkoian dagoen inskripzioak honela dio: “Casa Consistorial de Yspaster destinada para hospital militar de Voluntarios de Vizcaya en 1813. Quemada por esta causa por los franceses y reedificada por dicho Yspaster en 1817”.[1]
Erreferentziak
- «Lea Artibai Turismoa - Herriak - Ispaster» www.leaartibaiturismo.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- «Ayuntamiento de Ispaster, Vizcaya» www.ayuntamiento.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- (Gaztelaniaz) ««Los jóvenes de Ispaster ya no tendrán que ir hasta Lekeitio a preparar los exámenes»» El Correo 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).