Isopodo
Isopodo izen bereko ordenako krustazeo malakostrakoez esaten da (Isopoda ordena). Paleozoikoan sortuak dira, duela 300 milioi urte. Uretako animaliak dira gehienak, baina badira lehorrekoak ere, eta isopodorik ezagunena lehorrekoa da, kukurutxa (Armadillidium vulgare). Gorputz zapala eta oskolik gabea dute. Begiak buruari oinik gabe lotzen zaizkienak dituzte. Toraxean zortzi segmentu dituzte, hanka-pare banarekin. Espezie asko txikitan bizkarroi izaten dira. Mota gehienak 5-30 mm izaten dira luze; hala ere, badira 270 mm-koak ere. Gai ustelak janez elikatzen dira. 10.000 espezie inguru dira, bederatzi subordenatan banatuak.
Isopodo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Superordena | Peracarida |
Ordena | Isopoda Latreille, 1817 |
Datu orokorrak | |
Mugimendua | Errodadura |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.