Isonoe (satelitea)
Isonoe (grekoa: Ισονόη), edo Jupiter XXVI, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.
Isonoe (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 22,5 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard (en) , David Clifford Jewitt (en) eta Yanga R. Fernández (en) |
Aurkikuntza-data | 2000ko azaroaren 23a |
Honen izena darama | Isonoe (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 23.800.668 km |
Eszentrikotasuna | 0,246 |
Orbita-periodoa | −688,61 egun |
Batezbesteko anomalia | 148,53423 ° |
Makurdura orbitala | 164,45891 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 203,99552 ° |
Periapsiaren argumentua | 219,75296 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 4 km |
Masa | 75 Pg |
Albedoa | 0,04 |
Behin-behineko izendapenak | S/2000 J 6 |
Ezaugarri fisikoak
Isonoe satelite txikia da (3,8 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.
Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza
Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuten, 2000ko azaroaren 23an. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste 10 sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
Isonoe satelite-izena mitologia grekoko Isonoe pertsonaian du jatorria; Isonoe danaide bat zen, Zeusen maitaleetariko bat.
Hasieran, S/2000 J 6 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000an lehen aldiz ikusitako Jupiterren seigarren satelitea zela. Isonoe behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.