Isolinea

Isolinea edo isopleta aldagai baterako balio bera duten puntuak lotzen dituen linea geografikoa da. Mapetan irudikatzen diren isolineak zuzenak edo bihurgunetsuak izan daitezke. Azalera erreal edo hipotetiko baten eta plano horizontal baten edo askoren arteko ebaketa adierazteko erabiltzen dira. Linea hauen konfigurazioak aldagaiaren gradiente erlatiboa ezagutzea eta puntu jakin batean aldagaiak duen balioa ondorioztatzea ahalbidetzen du.

Arktikoan uztaileko batez besteko tenperaturaren 10 °C-eko isoterma.

Funtzioaren gradientea isolinearekiko elkartzuta da. Lineak oso hurbil daudenean gradientearen aldakuntzaren balioa handiagoa da.

Isolineak kartografian eta meteorologian erabiltzen dira gehien, baina mapa baten gainean erakuts daitekeen edozein aldagaitarako erabil daiteke. Isolineen bidez irudikatzen den aldagaiaren arabera, izena ezberdina da. Hona hemen adibide batzuk:

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.