Ismail ibn Musa

Ismail ibn Musa ibn Musa ibn Furtun ibn Qasi (?-889) Lleidako wali musulmana zen.

Ismail ibn Musa
Bizitza
Jaiotza?
Heriotza889 ( urte)
Familia
AitaMusa ibn Musa
Anai-arrebak
Leinuabanukasitar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Ismail ibn Musa edo Ismail ibn Muza[1] Musa II.a Handia Banu Qasikoaren semea zen, IX. mendeko Ebro eskualdeko buruzagi eta Mahoma profetaren oinordeko zuzena[2]. Ama Maimona bint Zahir ibn Furtun zuen.

Biografia

Zenbait urtez, Kordoban bizi izan zen Muhammad I.a emirraren gatibu. 850ean oraindik emirerriaren hiriburuan zegoen. Jada askea, 870. urtean, anaiekin, Orti Gartzeitz iruindar senidearekin eta Alfontso III.a Asturiaskoarekin batera Muhammad I.aren aurka matxinatu zen.[3] 872an Zaragoza eta Monzón hartu zituen. Urte batzuk geroago, 882an, Muhammad ibn Lubb bere ilobak preso hartu zuen,[3] baina laster egon zen aske berriro.

884an Lleidako gobernadorea zen Wifredo Bilotsua hiria eraso zuenean, harresiak eta suda (gaztelua) gotortu ez zitzan. Ismailek katalana mendean hartu eta Llobregateraino heldu zen.[3]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
  2. (Ingelesez) Banu Qasien genealogia
  3. Mestre i Campi, Jesús (zuzendaria). (1998). Isma'il ibn Musà. in: Diccionari d'Història de Catalunya. Edicions 62, 575 or. ISBN 84-297-3521-6..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.