Ismail Kadaré

Ismail Kadare (Gjirokastër, 1936ko urtarrilaren 28a) albaniar idazlea da. 1990ean Frantzian asilo politikoa eskatu zuenetik, Paris eta Albania artean bizi da. Besteak beste, Balkanak eta Europaren arteko historiaz arduratu da.

«

Baina egia da, sarri, Europak Balkanak ahaztu edo gutxietsi egin dituela. Otomandarrek Balkanak beren esku izan zituzten bost mendeetan, Europak ez zion jaramonik egin lurralde horri. Poetak izan ziren, Lord Byron buru zutela, grekoen, albaniarren, errumaniarren eta hegoaldeko eslaviarren adur txarraz gupidatu zirenak eta alarma hotsa zabaldu zutenak.

Ismail Kadare (1999).

 »

[1].

Ismail Kadaré


Albaniako Legebiltzarreko kidea

1970 - 1982
Bizitza
JaiotzaGjirokastër, 1936ko urtarrilaren 28a (88 urte)
Herrialdea Albania
 Frantzia
 Kosovo
Talde etnikoaalbaniarra
Familia
Ezkontidea(k)Helena Kadare (en) Itzuli  (1963ko urriaren 22a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTiranako Unibertsitatea
Maxim Gorky Literature Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakalbaniera
frantsesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, idazlea eta itzultzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakItalo Calvino
KidetzaAcademy of Sciences of Albania (en) Itzuli
Académie des sciences morales et politiques
Academy of Sciences and Arts of Kosovo (en) Itzuli
Montenegrin Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0434282 Allocine: 77946 Allmovie: p317219
Discogs: 3667273 Edit the value on Wikidata

Biografia

Haurra zela, garaiko gertaera latzak nozitu zituen bizitokian, hala nola, Bigarren Mundu Gerra bizi izan zuen, Italia faxistak, Alemania naziak eta Sobietar Batasunak bere herrialdearen okupazioa, 1944an Albanian Enver Hoxharen diktadura komunista ezarri zen arte. Hamazazpi urterekin, Hizkuntzak eta Literatura ikasi zituen Tiranako Unibertsitatean eta poesia sari bat irabazi zuen, Moskura Gorki Institutuan ikastera joateko aukera eman ziona 1958 urtean. Baina 1961ean kanporatu zuten, Albania eta SESBren arteko harremanak hautsi ondoren. Moskuko institutuan ‘’Gjenerali i ushtrisë së vdekur’’ (Armada hileko jenerala) idatzi zuen, Frantzian izugarrizko arrakasta lortu zuena. Nobela horri esker, immunitate moduko bat lortu zuen bere herrialdean, harrotasun nazionalaren ordezkari gisa, bere herrialdeko dogmetara tolestu ez arren. Erregimenak izendatuta, Albaniako Legebiltzarrean diputatu gisa aritu zen tarteka 1970 eta 1982 artean. 1990ean, Hoxharen erregimena erori baino hilabete batzuk lehenago, Parisen erbesteratu zen, ordutik bizi den hirian, Albania maiz bisitatzen duen arren.

Eleberriak

  • 1963: Gjenerali i ushtrisë së vdekur
  • 1970: Kështjella
  • 1971: Kronikë në gur
  • 1975: Nëntori i një kryeqyteti
  • 1977: Dimri i madh
  • 1978: Prilli i thyer
  • 1978: Ura me tri harqe (Hiru arkuko zubia, Juan Mari Arzallusek itz.)
  • 1981: Pallati i ëndrrave
  • 1981: Dosja H. (H. dosierra, Juan Mari Arzallusek eta Antton Olanok itz.)
  • 1985: Nata me hënë
  • 1988: Koncert në fund të dimrit
  • 1996: Kohë barbare: Nga Shqipëria në Kosovë
  • 1996: Spiritus
  • 1997: Kushëriri i engjëjve
  • 1998: Tri këngë zie për Kosovën
  • 2000: Lulet e ftohta të marsit
  • 2003: Jeta, loja dhe vdekja e Lul Mazrekut
  • 2006: Identiteti evropian i shqiptarëve
  • 2008: Aksidenti
  • 2015: Kukulla

Sariak

  • Frantziako Kultura Ministerioaren Arte eta Letren Ordenako komandante izendapena 1996 urtean
  • Cino Del Duca (Prix Mondial Cino Del Duca frantsesez) nazioarteko urteroko saria bat da humanismoaren arloan nabarmendutako lana – Zientifikoa edo literarioa – aitortzekoa, 2005 urtean.
  • Man-Booker Nazioarteko Literatura Saria, 2005 urtean
  • Literaturako Asturiasko Printzesa saria, 2009 urtean.
  • Jerusalem saria, bi urtean behin ematen den literatur saria, 2015 urtean, norbanakoaren askatasuna, gizartea, politika eta gobernuak jorratu dituen idazle bati ematen zaiona.
  • Neustdat Nazioarteko Literatura sari iparramerikarra, bi urtean behin erabakitzen dena 2019 urtean.

Literaturako Nobel Sarirako hautagaia izan da urte askotan.

Erreferentziak

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..


Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ismail Kadaré Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Albania
Artikulu hau Albaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.