Ismail Kadaré
Ismail Kadare (Gjirokastër, 1936ko urtarrilaren 28a) albaniar idazlea da. 1990ean Frantzian asilo politikoa eskatu zuenetik, Paris eta Albania artean bizi da. Besteak beste, Balkanak eta Europaren arteko historiaz arduratu da.
« |
Baina egia da, sarri, Europak Balkanak ahaztu edo gutxietsi egin dituela. Otomandarrek Balkanak beren esku izan zituzten bost mendeetan, Europak ez zion jaramonik egin lurralde horri. Poetak izan ziren, Lord Byron buru zutela, grekoen, albaniarren, errumaniarren eta hegoaldeko eslaviarren adur txarraz gupidatu zirenak eta alarma hotsa zabaldu zutenak. Ismail Kadare (1999). |
» |
—[1]. |
Ismail Kadaré | |||
---|---|---|---|
1970 - 1982 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gjirokastër, 1936ko urtarrilaren 28a (88 urte) | ||
Herrialdea | Albania Frantzia Kosovo | ||
Talde etnikoa | albaniarra | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Helena Kadare (en) (1963ko urriaren 22a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tiranako Unibertsitatea Maxim Gorky Literature Institute (en) | ||
Hizkuntzak | albaniera frantsesa errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, idazlea eta itzultzailea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Italo Calvino | ||
Kidetza | Academy of Sciences of Albania (en) Académie des sciences morales et politiques Academy of Sciences and Arts of Kosovo (en) Montenegrin Academy of Sciences and Arts (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
| |||
Biografia
Haurra zela, garaiko gertaera latzak nozitu zituen bizitokian, hala nola, Bigarren Mundu Gerra bizi izan zuen, Italia faxistak, Alemania naziak eta Sobietar Batasunak bere herrialdearen okupazioa, 1944an Albanian Enver Hoxharen diktadura komunista ezarri zen arte. Hamazazpi urterekin, Hizkuntzak eta Literatura ikasi zituen Tiranako Unibertsitatean eta poesia sari bat irabazi zuen, Moskura Gorki Institutuan ikastera joateko aukera eman ziona 1958 urtean. Baina 1961ean kanporatu zuten, Albania eta SESBren arteko harremanak hautsi ondoren. Moskuko institutuan ‘’Gjenerali i ushtrisë së vdekur’’ (Armada hileko jenerala) idatzi zuen, Frantzian izugarrizko arrakasta lortu zuena. Nobela horri esker, immunitate moduko bat lortu zuen bere herrialdean, harrotasun nazionalaren ordezkari gisa, bere herrialdeko dogmetara tolestu ez arren. Erregimenak izendatuta, Albaniako Legebiltzarrean diputatu gisa aritu zen tarteka 1970 eta 1982 artean. 1990ean, Hoxharen erregimena erori baino hilabete batzuk lehenago, Parisen erbesteratu zen, ordutik bizi den hirian, Albania maiz bisitatzen duen arren.
Eleberriak
- 1963: Gjenerali i ushtrisë së vdekur
- 1970: Kështjella
- 1971: Kronikë në gur
- 1975: Nëntori i një kryeqyteti
- 1977: Dimri i madh
- 1978: Prilli i thyer
- 1978: Ura me tri harqe (Hiru arkuko zubia, Juan Mari Arzallusek itz.)
- 1981: Pallati i ëndrrave
- 1981: Dosja H. (H. dosierra, Juan Mari Arzallusek eta Antton Olanok itz.)
- 1985: Nata me hënë
- 1988: Koncert në fund të dimrit
- 1996: Kohë barbare: Nga Shqipëria në Kosovë
- 1996: Spiritus
- 1997: Kushëriri i engjëjve
- 1998: Tri këngë zie për Kosovën
- 2000: Lulet e ftohta të marsit
- 2003: Jeta, loja dhe vdekja e Lul Mazrekut
- 2006: Identiteti evropian i shqiptarëve
- 2008: Aksidenti
- 2015: Kukulla
Sariak
- Frantziako Kultura Ministerioaren Arte eta Letren Ordenako komandante izendapena 1996 urtean
- Cino Del Duca (Prix Mondial Cino Del Duca frantsesez) nazioarteko urteroko saria bat da humanismoaren arloan nabarmendutako lana – Zientifikoa edo literarioa – aitortzekoa, 2005 urtean.
- Man-Booker Nazioarteko Literatura Saria, 2005 urtean
- Literaturako Asturiasko Printzesa saria, 2009 urtean.
- Jerusalem saria, bi urtean behin ematen den literatur saria, 2015 urtean, norbanakoaren askatasuna, gizartea, politika eta gobernuak jorratu dituen idazle bati ematen zaiona.
- Neustdat Nazioarteko Literatura sari iparramerikarra, bi urtean behin erabakitzen dena 2019 urtean.
Literaturako Nobel Sarirako hautagaia izan da urte askotan.
Erreferentziak
- Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Kanpo estekak
- Ismail Kadaré. Albania. KMK liburutegiko irakurketa gida, 2007
- Euskarari ekarriak.Ismaïl Kadaré
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ismail Kadaré |
Artikulu hau Albaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |