Ismael Chafee
Ismael Chafée Saralegi, pilota arloan Chafee deituraz ezaguna, (Irurtzun, Nafarroa Garaia, 1978ko azaroaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, lehendabizi Aspe enpresarekin 1999tik 2007ra, eta ondoren Asegarcerekin 2010eraino. Estatistika ofizialen arabera, 1,83 m luze da, eta 83 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1999ko maiatzaren 7an jokatu zuen, Irurtzungo pilotalekuan; azkena, berriz, 2010eko maiatzaren 8an, Iruñeko Labrit pilotalekuan.[1] Garfe enpresarekin jokatu zuen geroztik.[2]
Ismael Chafee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irurtzun, 1978ko azaroaren 2a (45 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Chafee disputa su último partido con Asegarce esta tarde en el Labrit», Diario Vasco, 2010-05-08.
- (Gaztelaniaz) Javier LEONÉ: «Garfe 11 no son las sobras», Noticias de Gipuzkoa, 2011-06-23.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.