Islandiako Unibertsitatea
Islandiako Unibertsitatea (islandieraz: Háskóli Íslands), Islandiako Reykjavik hirian egoitza duen unibertsitate publikoa da, 1911. urtean sortua, herrialdeko unibertsitaterik zaharrena da. Gaur egun hogeita bost fakultate eta 14.000 ikasle inguru dauzka.
Islandiako Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Unibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Islandia |
Jarduera | |
Kidetza | Utrecht Network (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ikasle-kopurua | 14.000 |
Agintea | |
Errektorea | Jón Atli Benediktsson (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Zeren jabe | NORDUnet (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1911 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia
Islandiako Unibertsitatea Alpingi legebiltzarrak sortu zuen 1911ko ekainaren 17an, eta hiru erakunde akademiko batu zituen: Prestaskólinn, Lιknaskólinn eta Lagaskólinn. Teologia, medikuntza eta zuzenbidea irakatsi zituzten, hurrenez hurren. Unibertsitateak, hasiera batean, hiru eremu horietarako bakarrik zituen ahalmenak, humanitateen fakultateaz gain. Lehenengo urtean, 45 ikaslek eman zuten izena. Unibertsitateko lehen errektorea Björn M. Ólsen izan zen, giza zientzien fakultateko irakaslea.[1]

Unibertsitateak zeregin garrantzitsua izan zuen Islandiako estatu-nazioaren eraikuntzan, eta Islandiako biztanleek erabateko independentziarako urrats garrantzitsutzat hartu zuten.[1] Islandiako unibertsitate nazional baten eskaria, 1845ean Althingiko batzar aukeratuaren lehen saioan ere egin zen.[1] Orduan, Islandiako buruzagi nazionalistek Danimarkari eskatu zioten "eskola nazional" bat sortzeko, aurrerapen kultural eta materialak lortzeko, baina baita islandiarrek jasotzen zuten hezkuntza ikuspuntu nazionala bere gain hartuko zuela ziurtatzeko ere.[1]
Lehen 29 urteetan, unibertsitatea Islandiako Parlamentuko eraikinean (Alþingishúsið, Reykiaviken erdian) kokatu zen. 1933an, unibertsitateak Alþingiren baimen berezia jaso zuen, Happdrιtti Háskólans izeneko loteria bat antolatzeko. Unibertsitateko loteria, 1934an hasi zena, finantzaketa-iturri garrantzitsua da oraindik ere unibertsitate-eraikin berriak eraikitzeko. 1940an, unibertsitatea eraikin nagusira aldatu zen, Gup Samúelsson arkitekto islandiarrak diseinatua. Eraikin nagusia unibertsitate-campusaren muina da, Suðurgata kalean, eta unibertsitateko eraikin nagusi gehienak gune horretan dira.
Campusa
Eskola-eraikinak
Unibertsitateko campus nagusia Tjörnin lakuaren hego-mendebaldean dago, Reikiaviken erdian. 10 hektarea inguru hartzen ditu.[2] Guztira 30 eraikin inguru daude, eta horietatik zaharrena, Gamli Garp, 1934an eraiki zen. Eraikin nagusiak lorategi erdizirkular bat du aurrean, Sιmundur froppi-ren estatua batekin. 2007an, zerbitzu-zentro berri bat ireki zen eraikin nagusiaren ondoan, eta han lekualdatu ziren zerbitzu bizienetako asko. Hitzaldi batzuk Háskólabíó zineman izaten dira, campusaren iparraldeko muturrean. Gimnasio bat, zenbait logela eta ikerketa-institutu txikiagoen eraikinak ere badira campusean zehar. Eraikin gehienak campus nagusian eta inguruko auzoetan daude. Bestalde, Kirol, Aisialdi Ikasketa eta Gizarte Hezkuntza Fakultatea Laugarvatn herrixkan dago.
Liburutegia
1994an, unibertsitateko liburutegiak (1940an ezarri zen formalki, islandieraz: Landsbókasafn Íslands - Háskólabókasafn) bat egin zuen Islandiako Liburutegi nazionalarekin (islandieraz: Landsbókasakfn. 1818) liburutegi akademiko handi bat osatzeko: Islandiako Liburutegi Nazionala eta Unibertsitarioa (islandieraz: Landsbókasfn Íslands - Haskólabókasoafn). Liburutegiaren eraikin nagusia, jóðarbókhlaðan, campus nagusiaren ondoan dago.
Ospitalea
Islandiako Unibertsitateko hezkuntza eta ikerketa estu lotuta daude Reikiavikeko Unibertsitate Ospitale Nazionalarekin. Beraz, Osasun Zientzien Fakultateko instalazioak ospitaleetan daude neurri handi batean.
Eskola eta Fakultateak

Gizarte zientzia eskola
- Ekonomia eta finantza Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- Gizarte zientzia Fakultatea
- Gizarte lanbide Fakultatea
- Politika zientzia Fakultatea

Medikuntza eskola
- Medikuntza Fakultatea
- Erizaintza Fakultatea
- Odontologia Fakultatea
- Farmakologia Fakultatea
- Elikadura eta nutrizio Fakultatea
- Psikologia Fakultatea
Giza zientzia eskola
- Teologia Fakultatea
- Literatura eta linguistika Fakultatea
- Islandiera eta konparaketa ikasketa kulturalen Fakultatea
- Historia eta filosofia Fakultatea
Irakasle eskola
- Soinketa Fakultatea
- Irakasle Fakultatea
Ingeneritza eta zientzia eskola
- Industria, mekanika eta ordenagailu zientzia ingeniaritza Fakultatea
- Geologia Fakultatea
- Bizi eta ingurumen zientzia Fakultatea
- Elektrizitate eta ordenagailu Fakultatea
- Fisika zientzia Fakultatea
- Ingurumen ingeniaritza Fakultatea
Ikasle aipagarriak

- Vigdís Finnbogadottir (Islandiako lehendakaria)
- Arnaldur Indrip (idazlea)
- Magnús Scheving (aktorea)