Isiltasuna (soinua)

Isiltasuna erabateko soinu eza da. Gizakiaren komunikazioari dagokionez, ez hitz egitea ere hitz honen bidez adierazten da. Kontuan hartu behar dugu, erabateko isiltasuna egonda ere gizakia gai izan daitekeela komunikatzeko. Isiltasuna oso onuragarria da hausnarketarako edo hainbat pentsamendu garatzeko. Isiltasuna soinua bezain garrantzitsua da, izan ere, soinurik ez balego isiltasunik ere ezingo zen egin. Adibidez, musikan, isiltasunik ez balego kantak azkarregiak izango ziren, hauek abesten ari denak ezingo lukeelako arnasa hartzeko unerik hartu. Hitz egiten ari garenean funtsezkoa da isiltasuna, honek jasotako informazioa edo mezua aztertzeko tartea ematen digulako eta beraz, erantzun egoki bat pentsatzeko denbora. Bestalde, isiltasuna asmo dramatikoekin ere erabili daiteke, soinu ezak aurretik egon diren soinuei indar gehiago ematen dielako. Bi isiltasun mota daude:

  • Isiltasun objektiboa: soinurik ez egitean datza.
  • Isiltasun subjektiboa: isiltasuna asmo dramtikoekin erabiltzean datza.
Koptoa, VIII. mendea, Varsoviako Museo Nazionala

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.