Isidro Baldenegro
Isidro Baldenegro López (1966ko martxoaren 18a – 2017ko urtarrilaren 15a) Mexikoko buru ekologista bat izan zen. Tarahumara herriko indigena, Sierra Madren egiten diren legez kanpoko zuhaitz-mozketen aurka borrokatu zen. Amnistia Internazionalak kontzientzia preso izendatu zuen. 2005ean Goldman Ingurumenaren Saria jaso zuen, baso zaharren aldeko borrokagatik. Mehatxu ugari jaso ondoren, sikario batek hil zuen 2017an.[1] Ekologisten hilketak ohikoak dira Mexikon.
Isidro Baldenegro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mendebaldeko Sierra Madre, 1966ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Mexiko |
Bizilekua | Mendebaldeko Sierra Madre |
Heriotza | Chihuahua, 2017ko urtarrilaren 15a (50 urte) (50/51 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzaile ekologista eta ekologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.