Ishinomaki (Miyagi)
Ishinomaki (japonieraz: 石巻市 Ishinomaki-shi) , Miyagi prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera hiriak 147.011 biztanle ditu.
Ishinomaki 石巻市 石巻市 (Ishinomaki-shi) | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tōhoku Miyagi | ||
Izen ofiziala | 石巻市 石巻町 | ||
Jatorrizko izena | 石巻市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 38°26′03″N 141°18′10″E | ||
Azalera | 555,78 km² | ||
Mugakideak | Higashimatsushima (en) , Tome (en) , Wakuya (en) , Misato (en) , Onagawa (en) eta Minamisanriku (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 138.856 (2021eko martxoaren 1a) −8.358 (2015) | ||
Dentsitatea | 265 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1933ko apirilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Civitavecchia, Wenzhou, Kahoku (en) , Hitachinaka (en) eta Hagi (en) | ||
http://www.city.ishinomaki.lg.jp/ www.city.ishinomaki.lg.jp |
Historia
Mutsu probintziaren barnean egon zen aintzina baina ainbat samurai leinuren arteko borrokak piztu ziren eta Edo Aroan Date leinuaren esku gelditu zen, Sendai domeinuaren barnean. Edo (Tokio) eta Japonia iparraldearen arteko itsas ibilbidean kostaldeko herri garrantzitsua izan zen.
Udalerria 1889an ezarri zen eta 1933an hiri bihurtu zen.
2011ko martxoaren 11an hiriko kostaldeko gune batzuk suntsitu zituen lurrikara ezagunak eta ondorengo tsunamiak.
Geografia
Matsushima badia ezagunaren eta Kesenmuna badiaren artean kokaturik dago hiria, Oshika penintsulan, Ozeano Barearen ertzean. Bertan itsasoratzen da Tohoku eskualdeko ibai luzeena eta Japoniako bosgarrena den Kitakami ibaia.
Kostaldeko eremu batzuk Sanriku Fukkō Parke Nazionalaren barnean daude.
Ishinomakiri dagozkio hainbat uharte ere, aipagarrienak Tashirojima, Ajishima eta Kinkasan.
Ondasun nabarmenak
- Ishinomakiko kai aldea.
- Hitsujisaki santutegia.
- Kashima-miko santutegia.
- Ikohayawake-no-mikoto santutegia.
- Kinkasan uhartea.
- Ishinomori Manga Museoa.
- 2011eko tsunamiaren ondorioak.
- 2011eko tsunamiaren ondorioak.
Hiri senidetuak
- Civitavecchia (Italia)
- Wenzhou (Txina)
- Everett (Washington) (AEB)
- Hitachinaka (Ibaraki) (Japonia)
- Kahoku (Yamagata) (Japonia)
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Ishinomakiko udalaren webgunea.