Ishikawa diagrama

Kalitatearen kudeaketan, Ishikawa diagrama edo kausa-efektu diagrama ekoizpen-prozesu batean (edo edozein erakundeko jardueran, orokortuz) dauden akatsak eta arazoak hauteman eta euren kausa zehazteko erabiltzen dira. Kaoru Ishikawak kalitate-aditu japoniarrak asmatu zuen 1960etako hamarkadan.

Ishikawaren diagrama era orokorrean, arazo baten kausak sailkatu egiten dituena.

Erakunde batean akats bat, arazo bat hautematen denean, akats hori lehenago gertatutako zerbaiten ondorio dela pentsa daiteke. Akatsaren sorburua edo iturburuak bilatzeko erabili izan da Ishikawa diagrama, Fishbone diagrama edo Herringbone diagrama izenekin ere ezaguna; kausa-efektu diagrama.

Ishikawa diagramaren erabilera ohikoenak produktuen diseinuak hobetzeko eta kalitate akatsak hautemateko dira. Diagrama hauek akatsen faktore potentzialak identifikatzeko erabili ohi dira. Akatsaren kausa edo arrazoi bakoitza aldakuntza iturri izan beharko luke. Erroreen kausak kategoria nagusietan bildu ohi dira, aldakuntza iturri hauek identifikatu eta sailkatzeko.

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.