Ishikari suprefetura
Ishikari suprefetura (japonieraz: 石狩振興局 Ishikari-shinkō-kyoku) Hokkaidoko suprefetura bat da, Sapporo hiriburua dagoena. 2011eko erroldaren arabera 2.334.241 biztanle ditu.
Ishikari suprefetura | |
---|---|
subprefecture of Japan (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Herriburua | Sapporo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′52″N 141°20′45″E |
Azalera | 3,539,86 km² |
Mugakideak | Iburi suprefetura, Sorachi suprefetura, Shiribeshi suprefetura eta Rumoi suprefetura |
Demografia | |
Biztanleria | 2.334.241 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) |
http://www.ishikari.pref.hokkaido.lg.jp/ www.ishikari.pref.hokkaido.lg.jp |
Etimologia
Teoria onartuenaren arabera Ishikari izenak bihurgune handietako ibaia esan nahi du. Beste teoria baten arabera ainuerazko Ishikaripet izenak "itxura ederreko ibaia" esan nahi du.
Geografia
Suprefeturari izena Ishikari ibaiak ematen dio, Japoniako hirugarren luzeena denak. Suprefetura zeharkatu eta Ishikari hirian itsasoratzen da, Japoniako itsasoan. Seprefetura ibaiaren alboetan zabaltzen den Ishikari lautadan kokatzen da.
Aipatzekoa da suprefeturaren hegoaldean dagoen Shikotsu-Tōya Parke Nazionala.
Banaketa administratiboa
- Hiriak:
- Sapporo (hiriburua, 1.919.684 biztanle)
- Ebetsu (121.439 bizt.)
- Chitose (92.323 bizt.)
- Eniwa (68.883 bizt.)
- Ishikari (60.673 bizt.)
- Kitahiroshima (60.977 bizt.)
- Herriak:
- Ishikari barrutia:
- Shinshinotsu
- Tōbetsu
- Ishikari barrutia:
Garraioa
Hokkaido uharteko aireportu garrantzitsuena bertan dago, Chitose Aireportu Berria, nazioarteko hegaldiak hartzen dituena. Bigarren aireportu bat ere badu Japonia barruko hegaldietarako, Okadama Aireportua hain zuzen ere.
Iruditegia
- Shirogane ur-jauzia Ishikari hirian.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Webgune ofiziala