Ishikari ibaia
Ishikari ibaia (japonieraz: 石狩川 Ishikari-gawa) Hokkaido uharteko ibai luzeena eta Japonia guztiko hirugarrena da. 268 kilometrotako luzera du eta bere arroak 14.330 km² hartzen ditu, Japoniako bigarrena azaleran.
Ishikari Ishikari-gawa 石狩川 | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 268 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°28′49″N 141°52′10″E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 14.200 km² |
Arro hidrografikoa | Ishikari river basin (en) |
Ur-emaria | 481 m³/s |
Iturburua | Mount Ishikari (en) |
Bokalea () | Ishikari Bay (en) |
Etimologia
Teoria onartuenaren arabera Ishikari izenak bihurgune handietako ibaia esan nahi du. Beste teoria baten arabera ainuerazko Ishikaripet izenak "itxura ederreko ibaia" esan nahi du.
Ibilbidea
Ishikari mendian sortzen da, 1.967 metrotako altueran. Bere ibilbidean uharteko bi hiri handienak zeharkatzen ditu, Asahikawa eta Sapporo eta azkenik Japoniako itsasoan itsasoratzen da, Ishikari hirian.
Hainbat ibaiadar ditu, aipagarriena Toyohira ibaia da.
Historia
Duela 40.000 urte arte Ozeano Barean itsasoratzen zen baina Shikotsu sumendietako laba ibaiak oztopoa ezarri eta ibaiak mendebalderanzko bidea hartu zuen.
Diotenez duela mende batzuk Japoniako ibai luzeena izan zen baina hirien eraikuntzak ibaia 100 kilometrotan laburtu zuten meandroak zatitu baitziren eta ondorioz "ilgora" itxurako aintzira ugari eratu ziren ibaiaren inguruan.
Iruditegia
- Ishikari mendia.
- Ibaia elurpean.
- Takikawa.
- Behe ibilgua.