Ishi

Ishi (c.1861 - 1916ko martxoaren 25a) AEBko Kaliforniako Yahi herriko (Yana herriko zati bat) azkenengo gizakia izan zen. Yahitarren kulturan, norberaren izena bakarrik hildakoei esan ahal zitzaien. Honen ondorioz, Alfred Kroeber antropologoak Ishi izena jarri zion, gizona Yahieraz. Ishi izen honekin ados egon zen. Haren biografia (Ishi in Two Worlds) idatzi zuen Theodora Kroeber antropologoak.

Ishi

Bizitza
JaiotzaNorthern California (en) Itzuli, c. 1861
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaYana people (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaYana (en) Itzuli
HeriotzaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn, 1916ko martxoaren 25a (55/56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HizkuntzakYana (en) Itzuli
ingelesa
Jarduerak
JarduerakEhiztari-biltzaileak
Jasotako sariak

IMDB: nm11218461 Find a Grave: 12168559 Edit the value on Wikidata

Historia

1911. urtean Orovillen (Kalifornia) janaria lapurtzen atxilotu zuten. Ingelesez eta bertakoen hizkuntzak (Wintuera eta Maiduera) ezagutzen ez zituenez, "Ameriketako azken basatia" ezizena jarri eta horrela egin zen ezagun.

T.T. Waterman etnologoa yahi herrikoa zela ohartu zen. Herri honek hainbeste sarraski jazo eta gero, azkena 1865ean, desagertutzat eman zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean, hiritar armatuak bazter guztietan ibili ziren herri hauetako emazteak, gizonak eta haurrak erailtzen. Hala ere, yahi talde txiki batek (hogeiren bat) ihes egin zuen mendietara eta geroztik ezkutuan bizi izan ziren.

1908an lau baizik ez ziren gelditzen eta hauek, gizon zuri bat ikusi orduko, ihesean ateratzen ziren. Halako batean bereizita gelditu ziren eta hiru hil zirelarik, azkena, Ishi, bakarrik ibili zen Orovillen egoera tamalgarrian harrapatua izan arte.

Watermanek San Franciscoko unibertsitateko museora eraman zuen eta han, ikerlarien informatzaile bihurturik, Yahiera hizkuntza erakutsi zien. Horretaz gainera bere tribukoen gauza asko erakutsi zien. Besteak beste sua egiten, azkonak egiten... berari esker antropologiako ikerkuntza asko egin zituzten.

Unibertsitateko jendearekin bakarrik mantendu zituen harremanak; hala ere, ikusle pilo bat "azken basatia" ezagutzera joaten ziren museora. Lehen hilabetetan 24.000 hurbildu ziren, Ishik azkonak eta sua nola egiten zituen ikustera. Bost urteren buruan hil zen tuberkulosiak jota.

Ishiren istorioa 2000. urtera arte ez zen bukatu, bere garuna ikerketa institutu batean gordeta atxiki zutela orduan jakin zelako. Kaliforniako jatorrizko nazioek bere burmuina eskatu zuten duinki ehorzteko eta, hortik gutxira, Kaliforniako amerindiarrei itzuli zieten.

Ikus, gainera

  • Zerrenda:Hilda edo hilzorian dauden hizkuntzen azken hiztun ezagunak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.