Ise santutegi handia

Ise santutegi handia (japonieraz: 伊勢神宮 Ise Jingū) Isen dagoen santutegi xintoista da, Japoniako santutegien artean sakratuena. "Santutegien santutegia" izenaz ere ezagutzen da.

Ise santutegi handia
伊勢神宮
伊勢大神宮
Twenty-Two Shrines
Naikū, santutegi nagusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Mie
Japoniako hiriaIse
Koordenatuak34°27′18″N 136°43′33″E
Map
Historia eta erabilera
Jingū Shikinen Sengū
IzenaAmaterasu
Arkitektura
EstiloaShinmei-zukuri (en) Itzuli
Ordezkatzen duMoto Ise (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

    Egitura

    Tenplua

    Ise santutegi handiak bi santutegi nagusi ditu, barnekoa Naikū (japonieraz: 内宮) eta kanpokoa Gekū (japonieraz: 外宮) , bien artean 6 kilometro inguruko tartea dago. Hauetako bakoitzak santutegi txikiagoak ditu inguruan, Naikūk 91 eta Gekūk 32, guztira 125. Naikū santutegian Amaterasu Ōmikami jainkosa gurtzen da, eguzkiaren jainkosa eta Japoniako familiaren arbasoa ere bai. Gekūn ordea Toyouke no Ōmikami gurtzen da, zekale, jantzi, elikagai, etxe, nekazaritza eta industriaren jainkosa.

    Naikū

    Barneko santutegia da eta Iseko Uji auzoan dago. 5.500 hektareatrako azalera dauka eta 3.500 japoniako zipresek estaltzen dute. Hauek erabiltzen dira 20 urtean behin santutegia berreraikitzeko. Santutegiaren barnean Yata no kagami ispilu sakratua dago, santutegiko altxorrik preziatuena.

    Beste eraikin aipagarri batzuk ere baditu:

    : Isuzu ibaia zeharkatzen duen zubi japoniar tradizionala da. 100 metrotako luzera du eta albo banatan torii-a dauka.

    : Purifikazio errituala egiteko terraza itxurako iturria da.

    : Purifikazio gela. Monjeek elizkizunean parte hartu aurretik gau bat edo bi pasatzen dituzte bertan lurreko ideiak utzi eta purifikatzeko.

    : Familia inperialaren purifikazio gela da.

    : Isuzu ibaia abluzioak egiteko tokia.

    : Errezu gela. Jendeari irekita dago.

    : Opariak sukaldatzeko su sakratua dago bertan.

    • Kōtai Jingū: Naikūrako erromesaldiaren bukaera.
    • Aramatsuri no miya (japonieraz: 荒祭宮)

    : Santutegi nagusiaren ondoan dago eta Amaterasu Ōmikami jainkosa gurtzen da.

    : Naikūtik kanpora dago, 2 kilometrotara hain zuzen ere. Lau santutegi txikiren multzoa da.

    : Hau ere Naikūtik kanpora dago, 50 kilometrotara, Taiki herrian.

    : Hau ere Naikūtik kanpora dago, 15 kilometrotara, Isobe herrian.

    : Kaguraden ondoan dago.

    : Ise hiriaren barnean dago.

    Gekū

    Kanpoko santutegia da eta Iseko Toyokawa auzoan dago. Hainbat eraikin ditu Naikū multzoaren estilo berean eginak:

    • Daiichi-torii-guchi Sandō (japonieraz: 第一鳥居口参道)

    : Gekūrako sarrera nagusia da, ekialdekoa.

    • Kitamikado-guchi Sandō (japonieraz: 北御門口参道)

    : Gekūrako bigarren sarrera da, iparraldekoa.

    : Purifikazio errituala egiteko terraza itxurako iturria da.

    : Purifikazio gela. Monjeek elizkizunean parte hartu aurretik gau bat edo bi pasatzen dituzte bertan lurreko ideiak utzi eta purifikatzeko.

    : Familia inperialaren purifikazio gela da.

    : Errezu gela.

    • Toyouke Daijingū: Gekūko eraikin nagusia da. Lau hesik inguratzen dute publikoari ez baitago irekita.
    • Taka no miya (japonieraz: 多賀宮)

    : Eraikin nagusiaren ondoan dago muino baten gainean.

    : Eraikin nagusitik 100 metro eskasera dago.

    : Gekū multzotik gertu dago, 300 metrotara.

    : Gekū multzotik gertu dago, 90 metro hegoaldera.

    Basoa

    Ise santutegiaren inguruan zuhaitz sakratuen basoa dago eta bertan opari sakratuak egiteko produktuak ekoizten dira. Arrozsoroa, gatzaga, baratza, zeta-lantegiak, ontzitegiak eta arraina lehortzeko etxea ere badaude basoan. Honetaz gain liburutegia eta hiru museo ere baditu.

    Historia

    VIII mendean idatzitako Kojiki eta Nihonshoki liburuetan aipatzen da, hauek dira Japoniako liburu zaharrenak. Bietan esaten denez k.a. 4 urtean eraiki zuen Suinin enperadorearen alaba zen Yamatohime-no-mikoto printsesak. Kondairak dioenez garai hartan herrialdeak izurriteak eta desastre naturalak izan ziren eta biztanleek guzti hauen jatorria Amaterasu Ōmikami jainkosari egotzi zion, printsesak jainkosaren irudia lekuz aldatu eta Narara eraman izan nahi baitzuen. Hau ikusita Naikū santutegia eraiki zen jainkosarentzako.

    Gekū V mendean eraiki zen. Kondairak dioenez Amaterasu Ōmikami Yūryaku enperadoreari ametsetan agertu zitzaion esanez elikagaiak ez zitzaizkiola behar bezala iristen eta Toyouke no Ōmikami jaikosari dei iezaiola eskatu zion. Enperadoreak santutegi berria eraiki eta egunean birritan zeremoniak egitea agindu zuen Amaterasu Ōmikami-ri elikagaiak behar bezala iristeko.

    Jaialdiak

    Japoniako nekazaritza tradizionalari loturiko zikloen inguruan jaialdi erlijioso ugari egiten dira santutegian. Jerarkia erlijioso batek antolatzen ditu zeremonia hauek.

    Japonia guztiko erromesak etortzen dira santutegira. O-Ise-Mairi izenaz ezagutzen da eta japoniar guztiek bizitzan behin etorri beharreko tokia da. Lehenik eta behin Gekūra etortzen dira eta ondoren Naikūra, nahiz eta bigarren hau ospakizun berezietan baino ez den zabaltzen.

    Berreraikuntza etengabea

    Naikū, Gekū eta Uji zubia 20 urtean behin desmantelatu eta berreraiki egiten da itxura berdin berdinarekin. Xintoismoak dio natura hogei urtean behin berriztatzen dela eta purifikazio zeremonia gisa egiten dute berreraikuntza. Jingū Shikinen Sengū (神宮式年遷宮) izenaz ezagutzen da.

    Lehenengo berreraikuntza 692 urtean egin zuen Jitō enperatrizak eta horregatik garai hartako arkitektura estiloa dauka santutegiak. 2013an 62. berreraikuntza egin zen.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.