Isabella Teotochi Albrizzi
Isabella Teotochi Albrizzi (grekeraz: Ελισάβετ Θεοτόκη, Elisabet Theotoki; Korfu, 1760; Venezia, 1836) jatorri greko eta veneziarreko idazlea izan zen. Veneziako saloi antolakuntzan nabarmendu zen. Europako ospetsuak desfilatzen ugari izan zirelarik bere saloietan.
Isabella Teotochi Albrizzi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ελισάβετ Θεοτόκη |
Jaiotza | Korfu, 1760ko ekainaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | greziera |
Heriotza | Venezia, 1836ko irailaren 27a (76 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carlo Antonio Marin (en) ![]() Giovanni Battista VI Giuseppe Albrizzi (en) ![]() |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Albrizzi (en) ![]() Marin (en) ![]() Theotokis (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, salonnièrea eta aristokrata |
Idazlanak
Prestakuntza entziklopedistikoa eta klasikoa izan zuen, eta bere idazlan ezagunena Retratti liburua (1807) izan zen, zeinean Veneziako bere garaiko figura politiko eta intelektualak deskribatu zituen, haien artean Alfieri, Cesarotti, Antonio Canova eta Bertola poeta[1].
Maitaleei buruz ere hitz egin zuen, baina zuhurtasun handiagoz. Horien artean Esteban (edo Stefano) Arteaga apaiz espainiarra (Italian kokatua) egon zitekeen. Bien arteko gutunak gorde dira, eta badirudi Arteaga Albrizziz maitemindua zegoela[2].
Erreferentziak
- Dalton, Susan. (2006). «Searching for Virtue: Physiognomy, Sociability, and Taste in Isabella Teotochi Albrizzi's "Ritratti"» Eighteenth-Century Studies 40 (1): 85–108. ISSN 0013-2586. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
- (Gaztelaniaz) García Montalbán, Antonio. (2014). SEPTENTRIONALIDAD Y MEDIEVALIDAD EN EL PARADIGMA ARTEAGUIANO DE LO MARAVILLOSO. Universitat de Valencia, 67 or. (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).