Isabel Villanueva
Isabel Villanueva (Iruñea, 1988ko abuztuaren 17a) biola jotzaile nafarra da. Iranen solista moduan kontzertuak egin dituen lehenengo biola jotzaile atzerritarra. Kulturaren Vianako Printzea Sarietara orain arte proposatutako pertsona gazteena izan da.
Isabel Villanueva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1988ko abuztuaren 17a (35 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biola-jotzailea |
Musika instrumentua | biola |
Ibilbidea
5 urte zituela gitarra jotzen hasi zen. Gitarra jotzaile izateko xedez jo zuen Iruñeko kontserbatoriora, baina hartarako plazarik ez eta beste tresna batekin hastea izan zuen aukera bakar, urte beteren buruan gitarrara atzera aldaketa egiteko asmotan. Egoera horretan, 9 urte zituela ezagutu zuen biola.[1]
13 urte zituen Mozarten Requiema lehenengo aldiz jo zuenean, kontserbatorioko orkestrarekin. 14 urterekin solista moduan debuta egin zuen Oviedoko Principe Felipe auditorioan Asturiaseko Gazte Orkestrarekin, Händelen Biola Kontzertua jo zuelarik.[1]
14 urte bete zituenetik biola ikasketei eskaini zien bere denbora dena. 16 urte zituen goi mailako ikasketak hasi zituenean, ohi baino gazteagotan.[1] Musicale Chigiana Sienako Akademian, Londreseko Royal College of Music-en eta Ginebrako Haute École de Musique-n burutu zituen ikasketak, I.Sulyga, Yuri Bashmet, L.Power, N.Imai eta M.da Silva irakasleekin.
Iranen solista moduan kontzertuak egin dituen lehenengo biola jotzaile atzerritarra bilakatu zen 2013. urtean.[2] Solista moduan jo izan du Radio Television Española Orkestra Sinfonikoarekin, Moskuko Solistekin, Estoniako Orkestra Nazionalarekin, New Russia Estatuko Orkestra Sinfonikoarekin, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin, Andorrako Orkestra Nazionalarekin eta Libanoko Orkestra Filarmonikoarekin; Salvador Brotons, Andres Mustonen eta Michel Plasson-en zuzendaritzapean besteak beste.[3]
Bere kontzertuak eman izan dituzte RTVE, Catalunya Música, RTV Slovenia, TV Szombathely, Estonia Klassika Raadio, RTV Lebanon, TV Russia Kultura eta RTV Suiza kateetan.[3][4]
Diskografia
- José Zárateren omenezko Sony Classical CDa, bere Biola eta Orkestra kontzertuarekin (2017ko abuztua).
- IMMStagek ekoitzitako biola eta piano errezitalaren CDa (2017ko urria).
Sariak
- 2006 Intercentros-Melómano Saria Madrilen.[3]
- 2008 Juventudes Musicales de España.[3]
- 2009 San Petersburgoko Mravinsky Competition.
- 2012 Txekiar Errepublikako Beethoven Viola Competition.
- 2013 Moskuko Yuri Bashmet Viola Competition.
- 2014an jaso zuen "Prix Albert Lullin" saria urteko harizko jotzaile onenari, Haute Ecole de Musique de Genève (Suitza).[5]
- 2015 "El Ojo Crítico" saria Radio Nacional de Españaren eskutik.[6]
- 2015 "Marca España" aitortzea.[7]
- 2016 "Hechos de talento" irabazleetako bat, Clear Channel.[8][9]
- 2016 Kulturaren Vianako Printzea Sarietara orain arte proposatutako pertsona gazteena.[10]
- Suitzako Fondation Prim'Enfance kultur elkarteko enbaxadore.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Isabel Villanueva: «Al contrario de lo que casi todos creen, cuanto más talento, más tienes que trabajar»» Jot Down Cultural Magazine 2017-07-31 (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Gaztelaniaz) ««Aún me sorprendo cómo he podido ir a tocar a Irán. Quedé hipnotizada»» La Voz de Galicia 2016-03-09 (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Gaztelaniaz) «Concierto para viola y orquesta de Walton, con Isabel Villanueva - RTVE.es» RTVE.es 2017-02-03 (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- 2017, Musika - Música. Isabel Villanueva | Musika - Música 2017. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- clbmusica.com » ISABEL VILLANUEVA, galardonada con el ‘PRIX ALBERT LULLIN’. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva, premio El Ojo Crítico de música clásica. Diario de Noticias de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva recibe el reconocimiento de la Marca España. | Melómano Digital. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Gaztelaniaz) EiTB. Isabel Villanueva, violista: 'Nunca me separo de mi instrumento'. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva comienza la campaña ‘Hechos de Talento’. Diario de Noticias de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva, Helena Taberna y Miguel Echauri optan al Príncipe de Viana. Diario de Noticias de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
Kanpo loturak
- Isabel Villanuevaren web orri ofiziala
- Isabel Villanueva erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan
- Isabel Villanueva erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
- Isabel Villanueva Youtuben
- Isabel Villanueva TVE1eko teleberrian, 2017ko otsailaren 21ean
- Isabel Villanueva "Atención Obras"en, TVE2, 2017ko martxoaren 20an