Isabel Picaza González
Isabel Picaza González (Barakaldo, Bizkaia, 1934) piano-jotzailea izan zen.
Isabel Picaza González | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel Picaza González |
Jaiotza | Barakaldo, 1934 (89/90 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea |
Musika instrumentua | pianoa |
Bizitza
Aurelio Castrillo[1] irakaslearekin pianoa ikasi zuen, eta Gabriel Vercos[2]rekin ganbera-musika Bizkaiko Musika Kontserbatorioan, 14 urte baino lehen Piano eta Ganbera Musika Sariak lortuz. Isabel Picazak hamasei urte zituela egin zuen pianoaren debuta, Bilboko Udal Orkestrarekin batera eta Jesus Aranbarri Garate maisuak zuzenduta Txaikovskiren pianorako kontzertua interpretatuz. Isabel Picaza
Juan Carlos Gómez Zubeldia[3] (1924-1992) irakaslearekin lan egin zuen, eta teknika ez ezik, musika interpretazioa ere hobetu zuen. 1953 eta 1955 artean, Sienako (Italia) Musicale Chigiana Akademiako ikastaroetara joan zen, "Ohorezko diploma" lortuz Gian Battista Viotti Nazioarteko Piano Lehiaketan Vercellin (Italia, 1955).
1961ean Bilboko "lehen Nazioarteko Piano Lehiaketa" irabazi zuen eta Madrilgo ateneoa eta Bartzelonako (Palau de la música) aurkeztu zen, Manuel de Fallaren "Kontzertuan" Benito Lauretek zuzendutako talde instrumental batekin batera. Hurrengo urtean Madrilera itzuli zen eta Cesar Francken Aldaketa Sinfonikoak interpretatu zituen Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Constantin Silvestri zuzendari errumaniarraren zuzendaritzarekin.
1968 eta 1972 artean, Espainiako Irrati Telebistako boskote Klasikoan (R.T.V.E.) parte hartu zuen, non lehen biolina Eduardo Hernández Asiain izan zen. Lau urtez, Espainia eta Europako areto ezberdinetan jo zuten, eta zenbait grabazio egin zituzten, Xostakovitxen 57. boskotea [4]edo Faureren biolin eta piano sonatak[5] kasu, Hernandez Asiain maisuarekin grabatuak.
Jesus Arambarri eta Constantin Silvestri ez ezik, beste maisu ospetsu batzuek ere zuzendu zuten Isabel Picaza: Bruno Muñoz, Cristóbal Halffter, Benito Lauret, Gabriel Rodó, Rafael Frühbeck de Burgos eta Colman Pearce, besteak beste.
1972. urteaz geroztik, piano-irakasle gisa aritu zen Bilboko kontserbatorioan, eta bere jaioterriko kontserbatorioan, Barakaldon, amaitu zuen bere irakasle-ibilbidea. Isabel Picaza González gaztaroan
Hala ere, 1985eko abenduaren 12an eta 13an berriro jo zuen jendaurrean. Bilboko Campos Eliseos antzokian izan zen, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin Prokofieven piano eta orkestrarako 3. Kontzertua interpretatuz, Colman Pearceren zuzendaritzapean, kritika eta publiko aldetik arrakasta handia lortuz.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Centro de documentación, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao (Mayo 2005)» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- «ABC MADRID 15-10-1972 página 78 - Archivo ABC» abc 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
- https://web.archive.org/web/20201029182509/http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/musiker/15/15271295.pdf
- https://www.youtube.com/watch?v=XeCzRBuo-WY
- https://www.youtube.com/watch?v=_jiBrk7m_2w
Kanpo estekak
- https://peoplepill.com/people/isabel-picaza-gonzalez/
- https://www.yousica.com/video/?v=Isabel+Picaza+Gonz%C3%A1lez-