Isabel Peña
Isabel Peña Domingo (Zaragoza, 1983) zinemako eta telebistako gidoilari espainiarra da. Goya sariak eta Feroz sariak jaso ditu El reino (2018) eta As bestas filmen gidoiagatik, baita Goya 2023 saria eta Idazle Zinematografikoen 2023 Zirkuluaren Domina ere, As bestas (2022) film luzearengatik, biak Rodrigo Sorogoienekin koidatziak. Stockholm (2013) eta Que Dios nos perdone (2016) filmen gidoilaria ere bada.
Isabel Peña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1983 (40/41 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea School of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Zaragozan bizi izan zen 18 urte bete arte.[1] Iruñera mugitu zen kazetaritza ikasteko, eta Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan eta ECAMen lizentziatu zen gidoigintzaren espezialitatean.[2]
2008an, lehen gidoilari-lana lortu zuen Impares seriean, ikasketak zine-eskolan amaitu aurretik. Ondoren, La pecera de Eva eta Frágiles telesailetan parte hartu zuen.
Zinemaren munduarekin izan zuen lehen harremana Rodrigo Sorogoyenekin gidoigile gisa izan zen —harekin jarraitu du lanean hurrengo filmetan—, Stockholm luzemetraian. Ekoizlea ere izan zen film horretan.[3] Filmak hainbat sari jaso zituen, besteak beste, Malagako Zinemaldian Gidoi Nobel Onenaren saria eta Donostiako Zinemaldian Gidoi Onenaren Epaimahaia saria, eta Feroz eta Goya sarietako izendapenak.[4][1]
2018an, Madre (Ama) filmeko gidoilaria izan zen Sorogoienekin batera. Film horren abiapuntua film labur fikziozko onenaren Goya saria irabazi zuen titulu bereko film laburra da.[5]
El reino filmean ere gidoilaria izan zen Sorogoyenekin, eta Espainiako ustelkeriari buruzko istorio bat kontatzen du. 2019ko urtarrilean, gidoi onenaren Feroz saria jaso zuen, eta otsailean, gidoiari emandako Goya saria.[6][7][8]
As bestas film luzearen bidez, berriz ere Sorogoyenekin batera idatzia, Galiziako herrixka bateko krimen baten benetako historia oinarri hartuta, 2023ko otsailean Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Domina eta gidoi original onenaren Goya saria irabazi zituen.[9][10]
Filmografia
Gidoilaria
- 2022 Apagón (serie) (atal bat: Negación) gidoilaria Rodrigo Sorogoienekin
- 2022 Jaula (film luzea) gidoilaria Ignacio Tatayrekin
- 2022 As bestas (film luzea), gidoilaria Rodrigo Sorogoienekin
- 2020 Antidisturbios (seriea) gidoilaria Rodrigo Sorogoienekin
- 2019 Madre (film luzea) gidoilaria Rodrigo Sorogoienekin
- 2018 El reino Erresuma(film luzea) gidoilari Rodrigo Sorogoienekin
- 2018 Todo por el juego (TB Serie) (4 atal)
- 2016 Que Dios nos perdone (film luzea) gidoilari Rodrigo Sorogoienekin
- 2015 Mi padre, lanzador de peso de la RDA (Nire aita, RDAren pisu-jaurtitzailea )(film laburra)
- Frágiles (TB Serie) (12 atal, 2012 - 2013)
- 2013 Stockholm (film luzea) gidoilaria Rodrigo Sorogoienekin
- 2010 La pecera de Eva (TB Seriea) (koordinatzailea - 57 atal)
- 2009 Bicho malo Zomorro txarra (TV Seriea) (gidoilaria - 32 atal)
- 2008 Martina y la luna (laburra) (egilea)
Aktorea
- 2008 Martina eta Ilargia (laburra) Ama Martina
Produktore elkartua
- 2013 Stockholm (produktore elkartua)
Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Zuzendari berri onena | Stockholm | Proposatua |
2016 | Gidoi original onena | Que Dios nos perdone | Proposatua |
2019 | Gidoi onena | El reino | Irabazlea |
2020 | Gidoi onena | Madre | Proposatua |
2023 | Gidoi original onena | As bestas | Irabazlea |
- Feroz sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2014 | Gidoi onena | Stockholm | Izendatua |
2019 | Gidoi onena | El reino | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2016[12] | Gidoi onenaren epaimahaiaren saria | Que Dios nos perdone | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Gidoi original onena | Stockholm | Proposatua |
2018 | Gidoi original onena | El reino | Irabazlea |
2019 | Gidoi egokitu onena | Madre | Proposatua |
2022 | Gidoi original onena | As bestas | Irabazlea |
- Beste sari batzuk
- Gidoi Nobel Onenaren Malagako Zinemaldian: Stockholm
Erreferentziak
- «Café con Isabel Peña» escultura.usj 16 de febrero de 2017.
- «Rodrigo Sorogoyen e Isabel Peña impartirán una masterclass en el Festival de Málaga en colaboración con la ECAM» ecam.es.
- Rodrigo Sorogoyen e Isabel Peña desgranan su proceso creativo para crear guiones. 2018.
- Puyó, Carmen. (25 de septiembre de 2016). «Sorogoyen y la zaragozana Isabel Peña, premio al mejor guion en San Sebastián» heraldo.es.
- «Rodrigo Sorogoyen rueda 'Madre', una continuación de su corto» El Correo 21 de noviembre de 2018.
- «Un reino Feroz» abc.es 12 de enero de 2019.
- Blanes, Pepa. (18 de enero de 2019). «'El reino' arrasa en los Premios Feroz: la lista completa de ganadores» Cadena SER.
- «'El Reino' de Sorogoyen, el barro de la corrupción, siete Goyas» hechosdehoy.com 3 de febrero de 2019.
- «'As bestas' arrasa en la gala de las 78 Medallas CEC, que rinden tributo a Antonio Banderas» Kinótico.
- «As bestas » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com.
- «Madre » Premios Goya 2020» Academia de cine Premios Goya.
- Palmarés de la 64 edición del Festival de San Sebastián, 2016
- «Nominaciones a las Medallas CEC 2013» CEC (Madrid).
- «74 Medallas CEC: El reino arrasa» CEC.
- «75 Medallas CEC. ¡Conoce a los nominados!» CEC (Madrid).
- «As bestas arrasa, Antonio enamora» CEC (Madrid).