Isabel Lete Landa
Isabel Lete Landa, Erregina deitua (1913ko irailaren 7a, Osintxu, Bergara, Gipuzkoa – 1941eko urriaren 13a, Eibar, Gipuzkoa) Ahizpa Mertzedariak ordenako euskal moja bat izan zen.
Isabel Lete Landa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel Lete Landa |
Jaiotza | Osintxu (auzoa), 1913ko irailaren 7a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Eibar, 1941eko urriaren 13a (28 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Biografia
1913ko irailaren 17an Bergara udalerriko Osintxu auzoan jaio zen.
5 urte besterik ez zituela ama hil zitzaion, hortaz Azpeitia inguruko senide batzuk berataz arduratu ziren. Bere beste ahizpak beste familia baten ardurapean gelditu ziren. Azpeitian Ahizpa Mertzedarien ordenako moja bilakatu zen.
Haurtzaroan, lehenik Zumarragara eta ondoren Madrilera bizitzera joan zen, azken honetan bere hezkuntza osatu eta aldi berean Espainiako Gerra Zibileko zauritu ugari zaintzeaz arduratu zen.
Ondoren, Eibar udalerrian lan egiteko deitu zuten, bertako San Andres egoitzaren instalakuntzen inguruan, tuberkulosia zuten gaixoei lagundu eta zaintzeko zegoen ospitalean.
Eibarren gaixoak zaindu eta lagunduz buru-belarri aritzeak bere burua gaitzarekin kutsatzea suposatu zion. 1941eko urriaren 13an 28 urte zituela Eibarren hil zen.
Ahizpa Mertzedarien hitzetan «Sor Isabel Lete Landak Aitaren eta Santa Teresa Avilakoaren loria bereganatu du, azken hau eredutzat zuen, espiritualitatearen sotiltasuna, txirotasuna, apaltasuna eta nabarmenkeriaren ezatik bizitza mistikoaren lekukoa da. Bere bizitza osoan Kristok erein zuen lur emankorra izan zen, Berak erein zezan laga baizuen, Bera gartxuki maitatuz. Bere bizitza osoa maitasunaren testigantza izan zen».
Dohatsu
Gaur egun beatifikazio prozesua abian da[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Sor Isabel Lete aldaretako bidean doa (Gaztelaniaz)
- Ahizpa Mertzedarien gutuna (Gaztelaniaz)