Elisabet I.a Gaztelakoa

Elisabet I.a Gaztelakoa Katolikoa[1] (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a) 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen[2].

Artikulu hau Elisabet Katolikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet erregina (argipena)».
Elisabet I.a Gaztelakoa

Lieutenant General of the States of the Crown of Aragon (en) Itzuli

1488 -
Aragoiko erregearen kontsortzioa

1479ko urtarrilaren 20a - 1504ko azaroaren 26a
Joana Enrikez - Germana Foixkoa

Gaztela eta Leon erregea

1474ko abenduaren 13a - 1504ko azaroaren 26a
Henrike IV.a Gaztelakoa - Joana Gaztelakoa
Bizitza
JaiotzaMonasterio de Nuestra Señora de Gracia (en) Itzuli, 1451ko apirilaren 22a
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaPalacio Testamentario (en) Itzuli, 1504ko azaroaren 26a (53 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Chapel of Granada (en) Itzuli
Sepulcher of Isabella I of Castile and Ferdinand II of Aragon (en) Itzuli
Heriotza modua: Hidropesia
Familia
AitaJoanes II.a Gaztelakoa
AmaElisabet Portugalgoa
Ezkontidea(k)Fernando II.a Aragoikoa  (1469ko urriaren 19a -  1504ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaTrastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Jasotako sariak
InfluentziakJuan Rodríguez Fonseca (en) Itzuli
Santutegia
Azaroaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 9712415 Edit the value on Wikidata

Elisabet eta Fernando Errege-erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik.

Bizitza

Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, 1468an koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandoko itunaren bidez. Erreginaren anaiorde Henrike IV.a Gaztelakoak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori.

Elisabet I.aren estatua Madrilen

1469an Fernando printzearekin ezkondu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Luis XI.a Frantziakoak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna.[3][4]

Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.

Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).[4]

Testamentua

Elisabet I. Katolikoaren testamentua

Testamentuan, Joana alabari utzi zion Gaztelako koroa, baina Fernando izendatu zuen erregeorde, Joana ezin zelako erregina izan. Hala ere, Fernandok uko egin behar izan zion, eta Filipek, Joanaren senarrak, hartu zuen bere gain erregeordetza. Filipe hil zenean, Fernandori itzuli zioten erregeordetza. Orduan, Joana kartzelean sarrarazi zuen.[4][5][6][7]

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Isabella I Global.britannica.com
  3. (Gaztelaniaz) «Más Isabel - ¿Tuvo gemelos Isabel 'La católica'?» RTVE.es 2013-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  4. «Isabel I la Católica» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  5. «Testamento de Isabel la Católica - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  6. «Testamento de Isabel la Católica - Obra - ARTEHISTORIA V2» web.archive.org 2014-02-22 (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Análisis al testamento de Isabel la Católica, por Luis Suárez Fernández. Ideas más importantes subrayadas.» Historiadores Histéricos 2008-11-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).

Ikus, gainera


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.