Isabel González
Isabel González Rodríguez (León, 1974ko martxoaren 22a) kazetaria, liburuzaina, elikadura burujabetzarako aktibista, feminista, ama eta Eusko Legebiltzarkidea da 2020ko abuztuaren 3tik.
Isabel González | |||
---|---|---|---|
2020ko abuztuaren 3a - Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Leon, 1974ko martxoaren 22a (50 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Leongo Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | liburuzaina, politikaria, Eusko Legebiltzarkidea eta aktibista | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Podemos Euskadi |
Biografia
Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomatua Leongo Unibertsitatean eta Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.
Lan ibilbidea
Isabelek bere bizitza profesionalaren zati handi bat Ermuko Teresa Murga liburutegi publikoan egin du. Informazioa, prestakuntza eta aisialdia ematea izan da bere egiteko nagusia. Horrela bada, plataforma ezin hobea suertatu zaio bere burua garatzeko, erabiltzaileekin, kolektiboekin eta ikastetxeetako langileekin arreta zuzena eta hurbila izateak gizarte-erlazioaren panorama oso hurbila ematen duen eremua baita.
Aktibismoa
Eskola publikoaren, elikadura-burujabetzaren eta landa-munduaren aldeko aktibismoak bere parte-hartze komunitario eta boluntarioaren zati handi bat bete du, batez ere 2006tik aurrera, non lagundu ahal izan baititu hainbat eskola-liburutegi, eskola-jantokien hobekuntzari buruzko proiektu bat edo Hiri Hezitzailearena hornitzen eta abian jartzen.
Justizia sozial handiagoaren eta berdintasunezko gizartearen alde egiten duten proiektu komunitarioak eta zeharkakoak Isabelen NANren parte dira. Bazterketaren eta genero-indarkeriaren aurka borrokatzea ere bere eguneroko bizitzaren parte da.
Literatura eta poesiazalea izanik, hainbat narrazio eta poesia literatur lehiaketatan parte hartu du epaimahaikide gisa, baita argazki-lehiaketetan ere.
Ibilbide politikoa
2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetatik, Elkarrekin Podemos ezkerreko koalizio politikoko legebiltzarkidea da, Bizkaiko barrutitik hautatua, Eusko Legebiltzarrerako XII legegintzaldian.
Argitalpenak
Erreferentziak
- Rodriguez, María Isabel González. (2006). «Lectura e igualdad, lectura y equidad. Fomentando la Igualdad a través de la lectura en la Biblioteca Municipal de Ermua» III Congreso Nacional de Bibliotecas Públicas: la Biblioteca Pública, espacio ciudadano. Actas, 2006, págs. 114-119 (Ministerio de Cultura): 114–119. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
- El comic como pretexto. Bibliotecas Públicas.
- La biblioteca un espacio donde cabe todo el mundo. .
Kanpo estekak
- Isabel González, Facebook
- Isabel González, Linkedin
- Isabel González, Twitter
- Isabel González, Instagram