Isabel Etxeberria Ramirez
Isabel Etxeberria Ramírez (Donostia, 1975eko urtarrilaren 22a) itzultzailea eta irakaslea[1] da.
Isabel Etxeberria Ramirez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1975eko urtarrilaren 22a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Astigarraga |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta itzultzailea |
Lantokia(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Euskal Filologian lizentziaduna da. Euskara irakasle, testuliburuak sortzen eta itzultzaile[1] aritu izan da, besteak beste. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatearen Itzulpengintza eta Interpretazioko graduan eskolak ematen ditu. Horrez gainera, tesia egiten ari da. Corpusa oinarri hartuta, euskaratutako lanen eta euskaraz sortutako lanen zenbait ezaugarri linguistiko eta estilistiko alderatzen[2] dihardu.
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, euskarazko irakurle tailerraren dinamizatzailea izan da.
Hainbat lan itzuli ditu euskarara, eta, 2019. urtean, itzulpengintzako Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak lanaren itzulpenari[3] esker.
2021az geroztik, Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren zuzendaria da, Maialen Berasategirekin batera.[4]
Lanak
Narratiba
- Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Erein, Igela (argitaletxea), 2018). Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk antolatzen duten Literatura Unibertsala bilduman argitaratu zen.
Saiakera
- Antonio Damasio: Descartesen hutsegitea (2012). Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bildumako liburua.
- John Dewey: Artea esperientzia gisa (2009). Pentsamenduaren klasikoak bildumako lana.
Sariak
Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2019an, itzulpengintzaren alorrean. Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak lana dela-eta saritu zuten, eta epaimahaiak nabarmendu zuenez, “itzulpen xaloa da, leiala, zintzoa, batere erakuskeriarik gabe biltzen duena jatorrizkoaren estilo fina”.[5]
Erreferentziak
- «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
- «Tesiak bidean - Monumenta Linguae Vasconum - UPV/EHU» mlv (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
- Astiz, Iñigo. «Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' da saiakerako Euskadi sariduna, eta Isabel Etxeberria itzulpengintzakoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
- Irizar, Itziar Ugarte. «Alda Merini eta Saint-John Perse, Munduko Poesia Kaiera berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
- «Itzulpenaren Euskadi Saria Isabel Etxeberriaren lanari aurten» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).