Isabel Elizalde

Isabel Elizalde Arretxea (Bera, 1964ko azaroaren 13a) nafar Enpresa eta Turismo Jardueretako teknikaria eta politikaria da. landa-garapenean, iraunkortasunean eta ekonomia zirkularrean aditua da. Gizarte- eta ekonomia-eredu jasangarri berri baterako egin behar den trantsiziorako aurrerapauso nabarmenak egin dituenez estrategiak diseinatu eta inplementatzen aritua da.[1]

Isabel Elizalde

Bizitza
JaiotzaBera, 1964ko azaroaren 13a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta teknikaria
KidetzaEusko Ikaskuntza
Genero artistikoabidaia gida

Bizitza

Beran jaioa izan arren doneztebarra da. Madrileko Unibertsitate Konplutentsean turismo-enpresa eta turismo-jardueretako teknikaria da.

Ibilbide profesionala

Nafarroako politikan parte hartu aurretik, hasieran gida turistikoa izan zen, 1986an hasi zen Baztan Hotelean. Ondoren, turismoko teknikaria izan zen Serviturren, eta handik abian jarri zuen Nafarroako landa-etxeen sarea.

Toki garapenerako agentea ere izan zen Behien Institutu Teknikoan eta Kudeaketa Institutuan baita Cederna-Garalur elkartean ere.

1997. eta 1998. urteetan, Iruñeko Udalerako toki garapeneko agente gisa lan egin zuen, eta bertan parte hartu zuen Gizarte Zerbitzuen arloan enplegu eta laneratze zerbitzua diseinatzen eta ezartzen..

2012-2015 artean Cederna-Garalur elkarteko zuzendaria izan zen.

2015-2019 legegintzaldian, EH Bilduk proposatuta Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko kontseilaria izan zen. Hainbat gairen artean Hondakinei buruzko Foru Legea jarri zuen abian eta nekazaritza jasangarriaren aldeko beharra defendatu.[2][3][4][5][6][7]

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.