Isabel Aleman Irungarai
Isabel Aleman Irungarai (Amaiur, Nafarroa Garaia, Euskal Herria, 1968ko azaroaren 12a) erizaina, emagina eta Amaiurko zinpeko alkatea da 2021eko urtarriletik.[1][2][3]
Isabel Aleman Irungarai | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Amaiur, 1968ko azaroaren 12a (55 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | emagina |
![]() ![]() |
Bizitza
Mendialde etxean sortua da Isabel. Amaiurko Gazteluaren parez pare. 13-14 urte zituen Amaiurko Gaztelu elkartea 1978an sortu zenean, monumentua goratzeko asmoarekin. Egun hartaz amatxik esandakoa du gogoan:
Kasu egin ezazu. Politikariek-eta etorri behar dute eta igual follon-a izanen da. Kasu egin ezazue, kasu egin ezazue
Erizaintza ikasia, emagin espezialitatea du. Iruñeko ospitalean eta Baztanen ari da lanean. El Salvadorren Askapenarekin egona da 1990ean. Amaiurko zinpeko alkate 2021eko Errege egunaz gerotik eta Gaztelua elkarteko kide.

Ibilbidea
Amaiurren egin du bizia. El Salvadorren izan zen 90eko hamarkadaren hasieran, sei hilabetez. Erizaintza ikasten ari zela, azken urteko praktika garaian Iruñeko ospitalean, mediku bat ezagutu zuen, Pello Goiatxe zen, Mugarik Gabeko Medikuetakoa. El Salvadorreko gerran zauritua zen, hura artatu zuen ia hilabetez eta buruan sartu zitzaion, berak ere egin beharko zukeela horrelako zerbait. Pelloren lagun egin zen eta, bera medio, Askapenarekin kontaktatu zuen. El Salvadorrera joan eta sei hilabetez, komunitate ttiki bateko klinikan egon zen, farmazia eta biltegia antolatzen laguntzen.
Isabel erizaina izateaz gain, emagina ere bada eta erditze fisiologikoaren alde egiten du, haurrak mundura ekartzeko modurik onena naturaren erritmoak errespetatzea dela sinesten duelako. Asaldatu egiten da ikustean gaur egun erditzearen une magikoa ahalik eta azkarren bete beharreko tramite huts ari dela bilakatzen, alde emozionala baztertuta.[4]
Sariak
Erreferentziak
- «"Duela ehun urte Amaiurren egon ziren lau diputazioak, ez dakit aurten etorriko diren"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
- «Isabel Aleman, nueva alcadesa jurado en Amaiur para el próximo bienio» El Diario Vasco 2021-01-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
- «Ixabel Aleman da Amaiurko alkate berria - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
- «Ixabel Aleman» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
- «Ixabel Aleman Irungarai: «Espero que nuestro trabajo sirva para que generaciones futuras sepan lo que pasó entre 1512 y 1522» | Orreaga Fundazioa» www.orreagafundazioa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Isabel Aleman, Amaiur Gazteluaz EITBko Hitzekoi saioan 2022.09.14
- Isabel Alemani elkarrizketa: Erditzea da merezi duen min bakarra Argia, 2012.05.12