Isabel-Clara Simó
Isabel-Clara Simó i Monllor (Alcoi, Alacant, 1943ko apirilaren 4a - Bartzelona, 2020ko urtarrilaren 13a) kataluniar idazle, filosofo, irakasle eta kazetaria izan zen[1].
Isabel-Clara Simó | |||
---|---|---|---|
(2008) | |||
2016 - 2019 ← Francesc Parcerisas (en) - Margarida Aritzeta i Abad → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alcoi, 1943ko apirilaren 4a | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Bartzelona, 2020ko urtarrilaren 13a (76 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Xavier Dalfó i Hors (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria eta idazlea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Plataforma per la Llengua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Independentziaren aldeko Kataluniar Solidaritatea | ||
Literatura katalanaren autore modernorik garrantzitsuenetakotzat jo izan da. Sari ugari jaso ditu; besteak beste, 1978an Victor Català saria jaso zuen És quan miro que hi veig clar lanagatik; 1993an Sant Jordi saria jaso zuen La Salvaje lanagatik; 1999an Sant Jordi gurutzea eman zioten bere ibilbide literarioagatik; 2001ean Andròmina narratiba saria eman zioten Hum... Rita!: El hombre que husmeaba mujeres, Valentziako Idazleen Kritikaren Saria saiakeran, En legítimo defensa eta Joanot Martorell narratiba saria Amor meva filmagatik.
Kazetari gisa, Canigó astekariaren zuzendaria izan da, eta zutabegilea da Avui egunkarian. Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko Ordezkaria izan zen.
Politikan Solidaritat Catalana per la Independència taldean jardun zuen.
Erreferentziak
- (Katalanez) NacióDigital. «Mor l'escriptora Isabel-Clara Simó als 76 anys | NacióDigital» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-13).
̺