Isaak Levitan
Isaak Ilitx Levitan (errusieraz: Исаа́к Ильи́ч Левита́н; Kybartai, Batzarreko Polonia, Errusiar Inperioa, gaur egun Lituania, 1860ko abuztuaren 30agreg.abuztuaren 18ajul. - Mosku, 1900eko abuztuaren 4agreg.uztailaren 22ajul.) judu jatorriko errusiar paisaiako margolaria izan zen. Aldarteko paisaiako generoaren aitzindari bat zen.
Isaak Levitan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kybartai (en) eta Kėdainiai (en) , 1860ko abuztuaren 18a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Mosku, 1900eko uztailaren 22a (juliotar egutegia) (39 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | : pneumopatia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) 1885) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista bisuala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza inpresionismoa |
1873an Moskuko margolaritzako, eskulturako eta arkitekturako eskolan sartu zen. Bere irakasleak Alexei Savrasov, Vasili Perov eta Vasili Polenov han izan ziren. Bere gurasoen heriotzaren ondoren familia pobrezian erori zen nahiz eta Isaacek beka jaso. Alexandro II.aren hilketako saioaren ondoren beste judu batzuekin deportatu zen. Artearen zaleetako eskaeraren ondoren itzultzea baimendu zitzaion.
Pavel Tretyakovek bere pintura Udazken eguna.Sokolniki erosi zuen 1880an. 1884an Peredvizhniki taldean sartu zen. 1897an Arteen Akademia Inperialan sartu zen.
Asteroide (3566 Levitan) bere ohorean aipatu da.
Iruditegia
- Egun eguzkitsua (1876)
- Udazken paisaia (1880)
- Zvenigorodetik hurbil Savvinskaya sloboda
- Zubia. Savvinskaya sloboda (1884)
- Urki-basoa (1885-1889)
- Udaberri. Ur altua
- Iluntze-txirrinak (1892)
- Vladimirka (1892)
- Betiko bakearen gainean (1894)
- Martxoa (1895)
- Urrezko udazkena (1895)
- Uretako lirioak (1895)
- Isiltasuna (1898)
- Plyos (1899)
- Italiako udaberria (1900)
- Ilunabarra (1900)