Isaac Beeckman

Isaac Beeckman (1588ko abenduaren 10a - 1637ko maiatzaren 19a) filosofo eta zientzialari herbeheretarra izan zen. Bere ikasketen eta garaiko filosofo naturalekin izandako kontaktuen bitartez, atomismo modernoaren sortzaileetako bat izan zen.[1] [2]

Isaac Beeckman
Bizitza
JaiotzaMiddelburg, 1588ko abenduaren 10a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaDordrecht, 1637ko maiatzaren 19a (48 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Academy of Saumur (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRudolph Snellius (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)René Descartes
Johan de Witt
Hizkuntzaknederlandera
latina
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria, musikaren teorikoa, fisikaria, zientzialaria eta medikua

Bizitza

Beeckman Middelburgen jaio zen, Zeelandako probintzia, familia Kalbinista batean, zeinak espainiarren kontrolpean zegoen Hegoaldeko Herbeheretatik ihes egin behar izan zuten urte batzuk lehenago. Ikasketa goiztiar bat izan ondoren, Leidenera joan zen teologia, literatura eta matematikak ikastera. itzultzean, ezin izan zuen ministro posturik izan, bere familiak herriko elizarekin zuen ideia talka medio, eta bere aitarekin kandela negozio bat eraiki zuen, konpainia Zierikzeen ezarriz.[3] Kandelen sorketan aritzeaz gain, beste proiektu batzuetan parte hartu zuen, ur kanalen sorketan edo behaketa meteorologikoetan, besteak beste. 1616an enpresa saldu zion bere ikasleari eta Caenera joan zen medikuntza ikastera, 1618an graduatuz. Bere itzuleran, errektoreorde izendatu zuten Utrechten. 1620ko apirilean Cateline de Cerfekin ezkondu zen. 1620tik 1627ra Rotterdamgo Latinitate eskolan irakatsi zuen. Bertan "Collegium Mechanicum" edo Eskola Teknikoa fundatu zuen. 1627tik bere heriotza arte, 48 urterekin, Dordrechtgo Latindar eskolako errektore izan zen.

Irakasleak, ikasleak eta Descartes

Beeckmanen Leidengo irakasle eraginkorrenak Snellius eta Simon Stevin izan ziren segur aski. Johan de Witten irakaslea izan zen, baita René Descartesen irakasle eta laguna 1618ko azaroan ezagutu zuen Descartes gaztea Bredan, segur aski bertan bizi zenean eta Descartes soldadu ezarri zutenean. Esaten denaren arabera, Bredako merkatuan kokatuta zegoen kartel bati begira zeudenean ezagutu ziren elkar. Kartelean problema matematiko bat agertzen zen eta Descartesek kartela nederlanderatik frantsesera itzultzeko eskatu zion Beeckmani.[4] Aurrerago izandako bileretan, Beeckman Descartesek teoria mekanikoarekiko zuen ikuspuntu korpuskularrean  interesatu zen, eta bere ikasketak naturarekiko gerturatze matematiko batera zuzentzeko konbentzitu zuen.[2][4] 1619an, Descartesek lehenengo tractati bat dedikatu zion, Compendium Musicae. Descartes Herbehereetako Erreplubilkara itzultzean, 1628ko udazkenean, Beeckmanek Galileoren zenbait ideia aurkeztu zizkion. 1629an, eztabaida baten ondorioz, haserretu egin ziren, Beeckmanek Descartesek egindako aurkikuntza matematikoetan izan zuen ardura posiblea medio. 1630eko urrian, Descartesek eskutitz luze eta gogor bat idatzi zion Beeckmani, antza denez azken hau psikologikoki apurtzeko.[5] Eskutitz honetan bere lanetan Beeckmanen influentziarik ez zuela eduki azaltzen zuen. Nahiz eta zenbait alditan haserretu, kontaktuan mantendu ziren Beeckmanen heriotza arte.

Lana eta ondarea

Nahiz eta Beeckmanek ez zuen ezer argitaratu, garaiko zientzialari askorengan influentzia izan zuen. Ikasten hasi zenetik, eguneroko (Journaal nederlanderaz) bat osatzen joan zen. 1644an, anaiaren eskutik,  bere behaketa batzuk argitaratzeko erabili zen eguneroko hau. Ala ere, behaketa hauek ez ziren nabarmendu eta oharkabean geratu ziren. Beeckamanen ideiak ez ziren zabaldu Cornelis de Waard zientziaren historialariak Journaala berraurkitu zuen arte, 1905ean. Liburukien bidez argitaratu zuen 1939 eta 1953 bitartean.[3][6]

  • Aristoteles ukatuz, Sebastian Bassorengandik independenteki, materia atomoz osatua dagoenaren teoria garatu zuen.
  • Beeckman inertzia egoki deskribatu zuen lehen pertsonetarikoa izan zela aipatzen da, ala ere abiadura zirkular konstantea kontserbatzen dela onartzen du.
  • Bibrazioan dagoen soka baten funtsezko frekuentzia sokaren luzerarekiko elkarrekiko proportzionala zela erakutsi zuen Beeckmanek.
  • Ponparen funtzionamenduaren analisia egitean, modu egokian teorizatu zuen honen kausa airearen presioa zela eta  ez horror vacui-ren teoria popularra.

Garaiko Europako gizon jantzienetarik bat kontsideratzen da Beeckman. Adibidez, mira egiten zion Mersennek, nahiz eta ideia erlijioso desberdinak izan[2], baita Gassendik, ustez Beeckmanen eskutik aldatu baitzen Epikuroren (atomismoa) filosofiara.[2] Azken honek bertan, 1629an Peiresc-i idatzitako eskutitz batean, Beeckman inoiz ezagutu zuen filosofo handiena zela onartu zuen.[7]

Erreferentziak

  1. Henk., Kubbinga,. (2001). L'histoire du concept de "molécule". Springer-Verlag France ISBN 2287597034. PMC 422021815. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  2. The Scientific revolution in national context. Cambridge University Press 1992 ISBN 0521395100. PMC 24430041. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  3. (Ingelesez) «Beeckman» From the Lowlands Low 2008-11-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  4. Stephen., Gaukroger,. (1995). Descartes : an intellectual biography. Clarendon Press ISBN 0198239947. PMC 30895233. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  5. (Ingelesez) Arthur, Richard. (2007). «Beeckman, Descartes and the Force of Motion» Journal of the History of Philosophy 45 (1): 1–28.  doi:10.1353/hph.2007.0001. ISSN 1538-4586. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  6. (Nederlanderaz) DBNL. «Journal tenu par Isaac Beeckman de 1604 à 1634 (4 delen) · dbnl» DBNL (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  7. Sasaki, Chikara. (2003). Descartes’s Mathematical Thought. Springer Netherlands  doi:10.1007/978-94-017-1225-5. ISBN 9789048164875. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).

Bibliografia

  • Berkel, K. van (2013). Isaac Beeckman on Matter and Motion: Mechanical Philosophy in the Making, Philadelphia: Johns Hopkins University Press.
  • Berkel, K. van (1983). Isaac Beeckman en de mechanisering van het wereldbeeld. Amsterdam: Rodopi. (nederlanderaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.