Isaac Bashevis Singer
Isaac Bashevis Singer (yiddishez: יצחק באַשעװיס זינגער; Radzymin, Varsovia ondoan, 1902ko azaroaren 21a - Surfside, Florida, 1991ko uztailaren 24a) Estatu Batuetako idazlea izan zen, judu-poloniar jatorrikoa. Rabi leinukoa zen; haurtzaroa Varsovian eman zuen eta bertako rabbi eskolan ikasi zuen. 1935ean Estatu Batuetara joan zen eta kazetari gisa lan egin zuen New Yorkeko prentsa juduan. Eleberriak lehenbizi yiddish hizkuntzaz idatzi zituen eta gero ingelesera bihurtu ziren, egilearen laguntzarekin. Varsovian gaztetan bizi izandako giroa, judu auzo pobreena, eta New Yorken emigranteek aurkitu zituzten arazoak dira Singerren eleberrietako eta ipuinetako gaiak.
Isaac Bashevis Singer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leoncin (en) , 1904ko uztailaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Polonia Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | Yiddisha |
Heriotza | Surfside (Florida), 1991ko uztailaren 24a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Cedar Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alma Wassermann (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa esperantoa Yiddisha poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, eleberrigilea, esperantista, autobiografialaria, kazetaria, haur literatura idazlea, idazlea, gidoilaria eta prosalaria |
Enplegatzailea(k) | Bard College (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Izengoitia(k) | Bashevis, Warszawski eta D. Segal |
| |
Haren idazkietan, bestalde, judaismoaren balio tradizionalekiko etena agertzen da, ohiko literatur moldeetatik at dagoen estilo guztiz berezian adierazia. Hauek dira Singerren eleberrietako batzuk: Satan Gorayn (1950), Moskat familia (1950), Esklaboa (1960), Lublineko magoa (1960), Shosha (1978). Zenbait kritikariren arabera, ipuin liburuetan gailen azaltzen da autorearen idazkera: Gimpel leloa (1957), Merkatu kaleko Spinoza (1961), Kafkaren lagun bat (1970), Lumazko koroa bat (1973). Orobat, haurrentzako ipuin liburuen eta oroitzapen liburu baten egilea da. 1978an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
Koro Navarrok Isaac Bashevis Singerren zortzi kontakizun euskarara itzuli zituen: Zortzi kontakizun [Antologia]; Isaac Bashevis Singer (2002, Alberdania, Elkar). (2003ko Itzulpengintzako Euskadi Saria eraman zuen itzulpen honekin).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak