Irving Allen
Irving Allen (Lemberg, Austria-Hungaria, 1905eko azaroaren 24a - Encino, Kalifornia, 1987ko abenduaren 17a) estatubatuar ekoizle eta zinemagilea izan zen.
Irving Allen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lviv, 1905eko azaroaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Encino (en) , 1987ko abenduaren 17a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria eta producer (en) |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Haurra zelarik Estatu Batuetara alde egin zuen gurasoekin batera. Komunikazioaren munduko arlo batzuetan eta besteetan lan egin ondoren, zinema izan zuen gogokoen, eta 1930eko hamarkadako estudio nagusietan (Paramount, Universal) hasi zen lanean laguntzaile gisa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren filmak zuzentzen eta ekoizten hasi zen. 1950ean Warwick Film Production enpresa sortu zuen Albert R. Broccolirekin batera, eta Ingalaterrara begira lan egin zuen batik bat, Terence Young, Henry Levin edota Jack Cardiffen filmak ekoiztuz. Berak zuzendutako bi film laburrek Climbing the Matterhorn (1947) eta Chase of death (1949), Oscar saria jaso zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.