Iruntxur

Iruntxur[1] (tokiko euskaran, Intxur edota Intxurre ahoskatua) Murumendiko mendilerroan dagoen Gipuzkoako mendi bat da.[2]

Iruntxur
Datu orokorrak
Garaiera743 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′58″N 2°08′49″W
MendikateaMurumendi-Urrakiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
LuberriLuberri


Iruntxurren Burdin Aroko herri harresitu baten aztarnak aurkitu dituzte. 2000ko uztailaren 18an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[3].

Oria ibaiaren ibarrean Burdin Aroko lau herrixka topatu dira: Buruntza Andoainen, Basagain Anoetan, Intxur Tolosa-Albizturren eta Murumendi Beasainen. Lau herriak, begi kolpe batean, bata bestearekin lotuta daude. Itsasoaren mailatik 295 metrora dago Basagain, eta 2,8 hektarea ditu. Basagaindik Oriako ibar guztia kontrola zezaketen, baita Hernio azpiko ibar osoa ere. Indusketaren zuzendariaren esanetan, ordea, burdinak eraman zituen garai hartako biztanleak Basagaingo gain horretara. Indusketan ez zute laberik topatu, baina, esate baterako, burdinaz egindako golde nabarra topatu zuten.[4]

Gure aroaren aurreko milurteko epea da Burdin Aroa, eta bigarren zatian hasi zitzaion burdina brontzeari gaina hartzen. Karbono-14 bidezko datazioak egin dituzte Basagainen, eta herrixkan aktibitatea K.a. 300 urtean hasi eta K.o. lehenengo hamarkadetara bitartekoa izan zela frogatu dute.[4]

Nekazaritza eta abeltzaintza izan zituzten jarduera nagusiak, eta herrixken arteko merkataritza ere bazegoela uste dute indusketako arduradunek. Gune harresitua zen, baina bazuten harremanik beste gizataldeekin. Basagain landa eremuko herria zen, eta bertakoek bazuten harremana ingurukoekin eta baita urrunagokoekin ere”. Aurkitutako materialen artean, Europa erdialdetik etor daitekeen besoko bat topatu dute, beiraz eginiko bitxi bat.

Ibilaldiak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Peñalver Iribarren; San José Santamarta, Sonia; Lamia. (2003). «Bertan 20 - Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan. Kapitulo 7: Etxebizitzak» bertan.gipuzkoakultura.net (Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia.) (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  3. Izendapena EHAAn
  4. Miranda, Jon. (2021-09-17). «Burdin Aroa ikergai Anoetan» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.