Irungo geltokia
Irun Euskal Herriko Gipuzkoako tren eta autobus geltoki bat da, Irun udalerrian kokatuta dagoena.
Irun | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Geltoki kalea, z/g; 20301 | |||||||
Udalerria | Irun, Gipuzkoa | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | 11600 | |||||||
Irekiera | 1864ko abuztuaren 15a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 49 | |||||||
Jabea | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | |||||||
Eragilea | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Distantzia ertaina | Irun ↔ Miranda Ebro | |||||||
Renfe Aldiriak | Irun ↔ Brinkola | |||||||
Irunbus | L1 Ospitalea ↔ Zaisa G2 Irun ↔ Bentak | |||||||
Bestelakoak | Kolongo geltokia Vélibleu |
Geltokia 1864ko abuztuaren 15an ireki zen.
Egoera
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Madril — Hendaia: 639,400 kilometro-puntua
- Bordele — Irun: 235,063 kilometro-puntua
Sarbideak
Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Nasa aldaketa trenbideak behetik zeharkatzen dituen pasabidearen bidez egiten da, eskailera zein igogailuz hornitutakoa.
- Geltoki kalea, z/g
Irisgarritasuna
Geltokia irisgarria den arren, nasa eta trenen arteko tarteak handiak izan daitezke mugikortasun urriko pertsona talde batuzek laguntzarik gabe erabili ahal izateko.
Historia
1863ko urriaren 18an burdinbidea Irunera heldu zen, Norteko Konpainiak Madril eta Frantziako muga lotuko zituen trenbidearen Donostia eta Irun arteko tartea eraikitzearekin batera. Hurrengo urteko abuztuan trazadura Hendaiara heldu zen, Bidasoa gaineko zubia eraiki ondoren. Espainiar eta frantziar trenbide sareak lehenengo aldiz lotu ziren.
Jatorrizko instalazioak 1881an ordeztu ziren, eta behin-betiko geltokia eraiki zen, Avillume ingeniariaren planoei jarraiki. Geltokia bi eraikinetan banatu zen: bata, solairu bakarrekoa, trafiko nazionalerako, eta bestea, bi solairukoa, nazioarteko trafikorako.
1941an RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia bere esku gelditu ziren.
2005eko urtarrilaren 1.tik trenbidea eta geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da.
2010ean Euskal Y-a geltokira heltzeko proiektua aurkeztu zen, zeinaren arabera trenbide berria geldialdia izango duen Irungo geltokian.
2017 eta 2018an bitartean nazioarteko eraikinean zaharberritze lanak egin ziren, maiatzaren 30ean amaitu zirenak. Estalkia berritu, egitura birgaitu eta leihoak aldatu ziren. Gainera, lehenengo solairua ere birgaitu zen, komunak, instalazio elektrikoa, argiztapena, suteen kontrako babes sistema, klimatizazioa eta aireztapen sitemak ere berrituz.[2]
2016ko apirilaren 1.an Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y-aren Donostia-Irun tartea esleitu zuen, 20,43 milioi euroko aurrekontuarekin. Tarte honetan egiten ari den lana hirugarren erraila ezartzean datza, zabalera iberiarreko trenbidea eta nazioarteko zabalerako ibilbideak bateragarri egiteko.[3] Lan horiek direla eta, 2017ko apirilaren 18tik eta 2018ko uztailaren 10era arte, Lezo-Errenteria eta Irungo geltokien arteko zerbitzuak mugatuta daude. Bi trenbideetariko bat zerbitzuz kanpo dago 10 kilometroko luzeran, eta horren eraginez aldirikoen zerbitzu askok Lezo-Errenteriako geltokia dute geltoki-buru. Gainera, 22:30etatik 6:30etara trenbidea moztuta mantentzen da. Egoerari aurre egiteko, hurrengo baliabideak jarri zaizkie bidaiariei lanak irauten duten bitartean:[4][5]
- Renfe Operadora eta Eusko Trenbideak sozietateen arteko hitzarmenari esker Irun eta Bentak geltokietako bidaiariek Euskotrenen Topo zerbitzua erabil dezakete, Irun Colón eta Pasaiako geltokien artean, Renfeko Aldirien bidaia-txartela erabiliz.
- Topo zerbitzuarekin loturarik ez dagoen kasuetan, bidaiariek autobusa izango dute Irungo geltokitik Lezo-Errenteriakora.
- Aldirikoen bidaia-txartelarekin Regional Exprés eta Renfe Distantzia Ertaina zerbitzuak erabil daitezke, Donostiako Renfeko Aldirien sarearen barruan.
- Renfe Alvia eta Renfe Distantzia Ertaina zerbitzu guztiek Donostiako Norteko geltokian dute geltoki-burua.
Zerbitzuak
Distantzia luzea
|
Distantzia ertaina
|
Aldiriko tren
|
Erreferentziak
- EuroFerroviarios. «Irun (geltokia)» www.euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- «Adif finaliza las obras de mejora en el edificio internacional de la estación de Irún» prensa.adif.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
- (Gaztelaniaz) El Consejo de Ministros encomienda al Gobierno Vasco la ejecución de la variante sur ferroviaria de Bilbao - Noticias - Sala de Prensa - Ministerio de Fomento. (Noiz kontsultatua: 2017-07-03).
- (Gaztelaniaz) «Renfe Avisos» web02.renfe.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).
- (Gaztelaniaz) «Renfe altera durante 15 meses el servicio entre Lezo-Errenteria e Irun por las obras del tercer carril para el TAV» diariovasco.com 2017-04-18 (Noiz kontsultatua: 2018-05-31).