Irune Costumero

Irune Costumero Estévez (Santurtzi, Bizkaia, 1978ko abenduaren 19a) filologoa, irakaslea, hizkuntza normalkuntzarako goi mailako teknikaria, ama, feminista, GASaren (gurasoen alienazio sindromea)[1] aurkako borrokalaria eta biktima da.[2][3]

Irune Costumero

Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1978ko abenduaren 19a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeuskara teknikaria eta aktibista

Biografia

Filologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Arabako campusean, Gasteizen. Igorreko Udaleko hizkuntza normalkuntzarako goi mailako teknikaria da.

Irune Costumero Bizkaiko epaitegiaren aurrean, 2022

2012ko urtarrilaren 26an jaiotako alaba du.

GASaren biktimak

Urteak eman zituen epaitegietan bere alaba tratu txarrak jasaten zituela eta GASaren biktima zela salatzen. Eusko Legebiltzarrera ere eraman zuen bere kasua, Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean salatu zuen «erakundeek umeak lapurtzea», eta, bere kasuan, Justiziak ez zituela kontuan hartu alabaren «laguntza-oihuak» berarengandik bereizi zuten egunean.[4][5]

Epaiketa

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkako epaiketa izan zuen 2021eko ekainean, umea bidegabeki kentzeagatik.[6] Irunek frogatu nahi izan zuen legez kanpo eta modu oldarkorrean eraman zutela bere alaba. Existitzen ez den sindrome bat egotzi zioten, GASa; hau da, umea bere alde manipulatzea.[7] 2017ko abuztuaren 4an gertatu zen hori, Bizkaiko Foru Aldundiak esku hartu zuen, eta foru arau bidez, haurra babesgabe zegoela ulertuta, umearen zaintza bere egin zuen, eta, gerora, aitaren esku utzi zuen.10 pertsona, uniformedun, ertzainak barne, joan ziren umea kentzera.[8]

Bizkaiko epaitegiaren aurrean elkarteratzea Arratiako mugimendu feministak deituta
Irune Costumero Korrika 2022ko lekukoarekin, Arratiako feministez inguraturik

Epaiketa egunean, Arratiako Mugimendu Feministaren deiari erantzunez, elkarretaratzea egin zuten Bizkaiko epaitegiaren aurrean, Irune Costumerori elkartasuna adierazi eta umea etxera itzultzea eskatzeko. Elkarretaratzean, pankarta baten bidez, erruduntzat jo zuen Bizkaiko Aldundiko Umeen Zerbitzua, eta Costumeroren alaba amagaz oraintxe itzultzea eskatu zuten. Epaitegiaren aurrean bildutakoek Ni ere Irune Costumero naiz; Iruneren alaba, etxera eta antzeko oihuak egin zituzten.[9]

Epaia

Uztailaren 21ean Bizkaiko Probintzia Auzitegiak emandako epaian, Bizkaiko Foru Aldundiko lau funtzionario absolbitu egin zituen prebarikazio delituaz eta Iruneren alabaren aurkako tratu txar eta lesio psikikoak egiteaz. Costumerok jarritako salaketa zuen ardatz auziak: 2017an, GAS gurasoen alienazio sindrome faltsua argudio gisa hartuta, alabaren zaintza kendu ziotelako.[10][11][12]

Tinko eutsiko ziola esan zuen Costumerok: Babesa daukat; ez nago bakarrik. Umeen defentsan segituko dut gehitu zuen: Amaieraraino, legea eskuan, tortura instituzionalari aurre eginez. Umeak ez dituzte entzuten, eta gobernuak hori baimentzen du.

Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroak babesa helarazi zion Twitter bidez Costumerori, justiziak bizkarra eman ziolakoan. Aitor Esteban EAJren Kongresuko eledunak, berriz, ministroaren txioa kritikatu egin zuen: dogmatismo ideologikoz aritzea leporatu dio.[13]

Erreferentziak

  1. «El grito de auxilio de Irune Costumero y de su hija contra la aplicación del SAP» pikara magazine 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  2. Irune Costumero. GASaren biktima. .
  3. (Gaztelaniaz) Un gran negocio llamado inexistente Síndrome de Alienación Parental (iSAP) – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  4. Irratia, Naiz. (2021-05-26). «Irune Costumero: «Patriarkatua sisteman dago, ez da posible gure haurrek horrela sufritzea»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  5. «El juicio por el caso de Irune Costumero» Observatorioviolencia.org 2021-06-04 (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  6. Agirre, Maider Galardi F.. ««Tratu txarren salaketa bat badago, ezin da eman zaintza partekatua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  7. «Irune Costumero: "La sentencia obliga a mi hija a vivir con quien no la trata bien"» El Independiente 2021-07-21 (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  8. «Costumero: "Alaba eusten ari da, epaile batek nahikoa sufritu duela erabaki arte"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-07 (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  9. Berria. «Elkarretaratzea egin dute umea «etxera» itzul dadin» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  10. «'Costumero auziko' lau auzipetuak absolbitu dituzte - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  11. «La Audiencia de Bizkaia absuelve a los responsables de la Diputación que quitaron a Irune Costumero la custodia de su hija» El País 2021-07-21 (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  12. «Absueltos los funcionarios y el diputado foral acusados por Irune Costumero» naiz: 2021-07-21 (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  13. Rodriguez, Naroa Torralba. «Irune Costumero: «Epaia abisu bat da amentzat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.