Irunberriko arroila
Irunberriko arroila Nafarroa Garaiko Zangozerria eskualdean kokatutako arroila bat da, Irati ibaiak zeharkatutakoa. Irunberri eta Ledea herrien artean dago, 1,40 kilometroko luzerarekin eta 0,36 kilometro koadroko azalerarekin. Zatirik sakonenetan, 403 metroko aldea dago ibaiaren mailaren eta gailurrik altuenen artean, eta azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Biezkas eta ezkerraldeko Arromastaka mendiak.
Irunberriko arroila | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 403 m |
Prominentzia | 197 m |
Mota | arroila |
Luzera | 1,4 km |
Azalera | 0,36 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′49″N 1°18′03″W |
Mendikatea | Leireko mendilerroa Izkoko mendiak |
Kokapena | Pirinioaurrea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Ur-gorputza | Irati |
Natura 2000 sarekoa Natura Erreserba gisa.
Deskribapena
Irati ibaiak Leireko mendilerroa eta Izkoko mendien artean zulatutako arroila da, kilometro bat baino gehixeagoko luzeran, 197 metroko desnibelekin, tonu gorrixkako kareharrizko labar mailakatuetan. Arroilaren hondoan, ibaiak putzu sakonak eratzen ditu sarreran eta irteeran, eta erdian presa artifizial batek atxikitzen du.
Irunberriko arroila, bere luzera osoan, bi muturretan tunel bana zeharkatzen duen pista batek zeharkatzen du, Iruñetik Zangozara zihoan Iratiko trenbide zaharraren aztarnak. Trenbide zaharreko zutoinak daude.
Ezaugarriak
Arroileko labar harritsuetan hegazti harkaiztarren komunitate handi bat dago, eta haien osagaietako batzuk honako hauek dira: sai arreak, sai zuriak, belatxinga mokogorriak, beletxikiak, harkaitz-zozo urdinak eta haitz-enarak.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | IRUNBERRIKO ARROILA. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
- «Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila - naturgune babestuak - navarra.es» espaciosnaturales.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).