Irun Iruten Elkartea
Irun Iruten Elkartea Irungo euskara-elkartea da. 1998an sortu zen Irunen, euskara normalizatzeko helburuaz. Ekitaldi kulturalak bultzatzen ditu batik bat: mintzalaguna, haurrentzako zinema, hitzaldiak, ikastaroak, irteerak, etab. Gaur egun elkarte honek argitaratzen ez badu ere, Irunero aldizkariaren sortzaile izan zen. 2000ko ekainean Kuxkain, gazteek eta gazteentzako eginiko aldizkariaren 0 alea argitaratu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.