Irun

Irun Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturrean dagoen udalerria da, Bidasoaldea eskualdean eta Txingudi badiaren bazterrean. 59.673 biztanlerekin, Gipuzkoako udalerri jendetsuenetan bigarrena da, Euskal Herrikoen artean zazpigarrena. Irunen Gipuzkoak Lapurdirekin eta Nafarroa Garaiarekin ditu mugak.

Irun
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaBidaso Beherea
Izen ofizialaIrun
AlkateaCristina Laborda
Posta kodea20300 - 20305
INE kodea20045
Herritarrairundar
Kokapena
Koordenatuak43°20′16″N 1°47′20″W
Map
Azalera42,8 km²
Garaiera20 m
Distantzia18 km Donostiara
Demografia
Biztanleria62.920 (2023)
285 (2022)
alt_left 31.907 (%50,7) (%48,5) 30.494 alt_right
Dentsitatea1.470,09 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,3
Zahartze tasa[1]% 15,63
Ugalkortasun tasa[1] 41,35
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,53 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,99 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,21 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 35,85 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 20.78 (2016)
Datu gehigarriak
SorreraOiasso (?) herrixka baskoia >portu erromatarra. Hondarribitik independizatua.
Webguneahttp://www.irun.org/

Irun iparraldean dago Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga eta pasabidea, Pirinioetako ekialdean. Kokagune horrek sakonki eragin dio Irunen jarduera ekonomikoa eta sozialari. Erdi Aroan, muga zaintzeko funtzioa zuen Irunek, horregatik haren armarrian "Vigilantiae Custos" latinezko esaldia dago idatzita. Ikuspuntu militarraren arabera, garrantzi handiko tokiak ziren Irun eta Hondarribia eta horregatik Karlos V.aren gaztelua (mende batzuk lehenago Nafarroako Erresumako errege Antso Abarkak eta Antso Nagusiak eraikia eta egokitua) eta Gaztelu Zaharra daude bi herrietan. Bestalde, Madrilgo eta Parisko trenen lotura Irunen dago. Espainiako eta Frantziako errepide eta batez ere autobide sareek bat egiten dute Irundik oso gertu, Biriatun.

Hiriaren ekonomia Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugaren garrantzian oinarritzen da, eta horren erakusgarri, Behobia barrutia da, bertan ZAISA dorrea deituriko ofizina dorrea dagoela. Bi estatu horien arteko mugarik garrantzitsuena da, Kataluniako La Jonquerarekin batera. Garraio-, trenbide- eta logistika-lotune nagusia ere bada, industria- eta merkataritza-gunea izateaz gain.

61.419 biztanle zituen 2008an.

Irungo udaletxea
Udaletxearen ikuspegia 1942. urtean.

Geografia

Ingurune naturala eta klima

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Irunek (Hondarribiarekin batera) oraindik ez zituela hondakin urak arazten. Eginbehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[3]

Mugakideak

Honako herri hauek ditu mugakide:

Auzoak

Zenbait auzok osatzen dute Irun:

Historia laburra

Irungo udalerrian kokatzen diren aurrehistoriako monumenturik zaharrenak Neolito-Brontze Garaiko Burkalleku eta Iratzebizkar I trikuharriak, Iratzebizkar II tumulua eta Arburuko Borda harrespila dira, 2020. urtean Iñigo Txintxurreta Diazek aurkituta[4]. Irungo aurreneko biztanleen jatorria guztiz ezezaguna dugu gaur egun; arkeologiako azken indusketen arabera, berriz, Erromatarrak izan ziren nagusi Irunen sorreran (agian, Oiasso bera).

1200. urtera arte Nafarroako Erresumaren parte izan zen baina orduz geroztik Gaztelako Erresumaren menpe geratu zen.

Urte askotan, Irun Hondarribiaren menpe izan zen. 1203. urtean, Gaztelako Alfontso VIII.ak Hondarribiari eman zion Hiri-gutunean aipatzen da Irun, idatziz lehenengo aldia. Hiri-gutuna 1203ko apirilaren 18an izenpetu zen, Palentzia hirian. Orduz geroztik, "Irun-Urantzu Unibertsitateak" berezko eskumenak izan zituen arlo politiko, ekonomiko eta militarrean, baina arlo zibil eta kriminalak Hondarribiaren menpe jarraitu zuen, harik eta Karlos III.a Espainiako Erregeak, 1766ko otsailaren 26an izenpeturiko errege-zedularen bidez, Irun-Urantzuri independentzia eman zion arte.

Gatazka militar bat baino gehiago izan dira Irunen. Horietako bat, gaur arte ekainaren 30ean urtero ospatzen den San Martzialeko gudua, 1522. urtean Gaztelako Erresumako armadak Nafarroako Erresumakoa menpean hartu zuenekoa da: nafar gudariek Nafarroako Erresuma berreskuratzeko egin zuten azken ahalegina izan zen. Gaztelar gudariek nafarrak kanporatu zituzten Aldabe mendiko gudaldian, San Martzial egunean (ekainaren 30ean); hori dela-eta, mendi tontorrean San Martzial baseliza eraiki zuten eta, orduz geroztik, Irungo jaiak eta alardea ospatzen dira data horietan.

1659. urtean "Pirinioetako Bakea" sinatu zuten Konferentziako Uhartean edo Konpantzian, Behobian. Bakea Frantziako erregearen (Eguzki Erregea) eta Espainiako Maria Teresa infantaren arteko ezkontzarekin berretsi zen. Hala ere, bakeak ez zuen luzaroan iraun.

1813an, San Martzialeko bigarren gudua izan zen, Espainiako Independentzia gerra zela eta. Hartan, Wellingtongo dukeak gidatzen zituen espainiar-ingeles-portugaldar osteek penintsulatik bidali zituzten Napoleonen soldaduak.

Hurrengo urtean, 1805. urteaz geroztik Nafarroa Garaiko probintziaren barnean egon ondoren, Irun Gipuzkoako herri bihurtu zen berriro ere 1814.urtean eta lurralde horretan jarraitzen du gaur arte. Hori ez zen izan Nafarroaren baitan sartzeko ez lehen ezta azken ahalegina ere; izan ere, Hondarribia (Irun haren parte zen) 1638 eta 1655 urte bitartean saiatu zen lehen aldiz eta, azkenekoz, 1936ko gerra amaitutakoan Nafarroa Garaian sartzeko eskaera egin zuten Irun eta Hondarribiko alkateek. Irunek liskar gehiago ere bizi izan zituen, hala nola 1837. eta 1874. urteetan izan ziren karlistadak. Horien ostean, 1936ko gerrak hiriaren gehiena suntsitu zuen.

Irunek Hondarribia eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 120.000 biztanle inguru dituena.

Etorbidearen zubia, nazioarteko zubi zaharra.

Azpiegiturak

Kirola

  • San Martzial Txingudi Kirol Gunea[5]
  • Artaleku udal kiroldegia[6]
  • Azken Portu udal kiroldegia[7]
  • Urantzu pilotalekua[8]
  • Artiako kirol gunea[9]
  • Pinudiko kirolgunea[10]
  • Plaiaundiko kirol instalazioak[11][12]
  • Larreaundiko kirol instalazioak[13]
  • Ugalde-Kateako udal kirol instalazioak[14]
  • Arraunketa eta piraguismo pabiloia[15]
  • Stadium Gal[16]
  • Ramuntxo Berri trinketea[17]

Kultura

  • Amaia kultur zentroa[18]
  • Liburutegia[19]
  • Gordailua.
    Menchu Gal erakusketa aretoa[20]
  • Munduko tximeletak museoa[21]
  • Oiasso museoa[22]
  • Gordailua (Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa), foru erakundea.

Hezkuntza

  • Martindozenea gaztelekua[23]
  • Musika eskola[24]
  • Udal pintura akademia[25]
  • Zeramika tailer munizipala[26]
  • KZ gunea[27]
  • Haur txokoa[28]
  • Emei udal haur eskola[29]
  • Udal euskaltegia[30]

Gizarte zerbitzuak

  • Ama Xantalen eguneko zentroa eta nagusien egoitza[31]
  • Iraso nagusien zentro soziala[32]
  • Luis Mariano nagusientzako zentro soziala[33]
  • Zubia inklusiorako zentroa[34]

Demografia

2019an 59.899 biztanle zituen hiriak. Horietatik %21,62k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %13,81 ziren.[35]

Biztanleriaren bilakaera

Politika

2015eko udal hauteskundeak

2015ko maiatzaren 24ko hauteskundeetan Euskadiko Alderdi Sozialistak hamar zinegotzi eskuratu zituen, aurreko udal hauteskundeetan baino bat gehiago. Euzko Alderdi Jeltzalea bigarren geratu zen, bost zinegotzirekin, baina oso hurbil geratu zen Irun Ahal Du taldea, beste bost zinegotzirekin baina boto gutxiagorekin. Euskal Herria Bilduk hiru zinegotzi eskuratu zituen, aurreko hauteskundeetan Bildu koalizioak eskuratutakoetatik bi galduta. Alderdi Popularrak beste bi lortu zituen, aurretik zituen bostetik hiru galduta. Azkenik, Ezker Batua - Berdeak zinegotzi bat zuen 2011ko hauteskundeetatik, baina Irabazi taldeak ez zuen bat ere lortu 2015ean.

Jose Antonio Santano hautatu zuten berriro alkate.[36]

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeen ondoren ere, José Antonio Santano (PSE-EE) aukeratu zuten alkate berriro.[37]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

Irungo udalbatza

Alderdia

2019

2015

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
10 / 25
10.172 (% 35,73)
10 / 25
9.405 (% 33,86)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 25
7.073 (% 24,85)
5 / 25
5.133 (% 18,48)
Podemos, Ezker Anitza-IU*
4 / 25
4.391 (% 15,42)
5 / 25
5.106 (% 18,38)
Euskal Herria Bildu
3 / 25
3.939 (% 13,84)
3 / 25
3.486 (% 12,55)
Euskadiko Alderdi Popularra (PP)
1 / 25
1.552 (% 5,45)
2 / 25
2.196 (% 7,91)
*2015eko hauteskundeetan Sí Se Puede Irun (SPI) gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

Hauek izan dira Irungo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[38]
Jose Javier Chapartegui Larrañaga[38][39] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ricardo Etxepare Zugasti[39] 1983 1983 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Alberto Buen Lacambra[39][40] 1983 1987 Euskadiko Alderdi Sozialista
Francisco Alberto Buen Lacambra[40] 1987 1991 Euskadiko Alderdi Sozialista
Francisco Alberto Buen Lacambra[40] 1991 1995 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Francisco Alberto Buen Lacambra[40] 1995 1999 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Francisco Alberto Buen Lacambra[40] 1999 2002 b Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Santano Clavero[41] 2002 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Santano Clavero[41] 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Santano Clavero[41] 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Santano Clavero[41] 2011 2015 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Santano Clavero[36][41] 2015 2019 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Jose Antonio Santano Clavero[37][41] 2019 2024 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Cristina Laborda Albolea[42][43] 2024 Jardunean Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Euskara

Euskaldunen kopurua ez da Irunen oso handia Gipuzkoako beste eskualde batzuekin alderatuz gero; 1950etik Espainiatik etorritako etorkinek eragina izan dute horretan (udalerriko helduen ia %60 ez da Irunen jaio), beste arrazoi batzuen artean. Hala bada, 2006an, irundarren %36,5ek ondo zekien euskaraz, eta %20,4k zerbait bazekien, nahiz eta oso ondo moldatu ez. Hori hizkuntza-gaitasunari dagokionez; transmisioa dela eta, 2006an %21 inguruk zeukan ama-hizkuntza moduan, eta jendearen %17,5ek erabiltzen zuen etxean.[47]

Tokiko euskara iparraldeko goi nafarrera zen XX. mendearen azkenalde arte (eta halaxe da gaur egun ere zaharrenen artean), baina gaur egun sortaldeko gipuzkeraren[48] barne dagoen Bidasoako euskara[49] da bertan katalogatutakoa.

Irungo tituluak

Hiriaren leloa: Vigilantiae Custos

Honako titulu hauek azaltzen dira Irungo armarrian: Hiri Noblea eta Leiala, Meritu handikoa eta Eskuzabala, Heroikoa, Humanitarioa.

Ondasun nabarmenak

Aiako Harriaren tontor bat.

Ondare naturala

Ondare arkitektonikoa

Junkaleko Andre Mariaren eliza, Eskoletako karrikatik ikusia

Ekonomia

Irungo ZAISA garraio gunearen ikuspegia. Erdian Zaisa dorrea ageri da

Lehen sektoreak ez du garrantzirik. Kokapen estrategikoarekin bat doa bertako ekonomia: mugan dago eta aduana-agentziak eta garraio-zerbitzuak nagusitu ziren, 1993an estatu-mugak merkataritzarako desagertu ziren arte; orduz geroztik hirugarren sektorea birmoldatzen ari da. Merkataritza eta zerbitzu-gunea da eta industriak ere badu garrantzia (txokolatea, portzelanak, trenbide-materialaren konponketa eta mantenimendua elektromekanika eta makina-erreminta). Lanean ari den populazioaren % 60 hirugarren sektorean dabil eta % 40 inguru bigarrenean.

BEGaren arabera, honela banatzen ziren sektoreak 2017an: lehen sektorea, %0,1. Bigarren sektorea %17,5. Hirugarren sektorea %75,2. Eraikuntza %7,2.[35]

Kultura

Festak

Irundar ospetsuak

Laiak eskultura Bidasoa ibaian (Gabriel Narzabal, 1984)
Sakontzeko, irakurri: «Irundar ezagunen zerrenda»

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «El Tribunal de Justicia Europeo declara que España incumple la Directiva de Tratamiento de Aguas Residuales», iAgua, 2011-04-15. Eskuratze data: 2011-04-26.
  4. «[Erreportajea 5.000 urteko paseoa»] Bidasoko Hitza 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
  5. «IRUN.ORG: Espacio Deportivo San Marcial Txingudi» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  6. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  7. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  8. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  9. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  10. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  11. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  12. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/deportes/2023/05/24/irun-clubes-plaiaundi-piden-instalaciones-6840667.html
  13. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  14. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  15. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  16. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  17. «IRUN.ORG: Zure zerbitzura - Guía de Servicios. Ficha - Zerbitzuen gida. Fitxa» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  18. «AMAIA KZ - Irun» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  19. «Biblioteca Municipal / Udal Liburutegia» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  20. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  21. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  22. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  23. «Gazteleku Martindozenea» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  24. «Conservatorio y Escuela de Música Municipal de irun» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  25. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  26. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  27. «KZ GUNEA IRUN» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  28. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  29. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  30. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  31. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  32. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  33. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  34. «IRUN.ORG: Ayuntamiento: Irun para vivir - Entidades - Erakundeak - Ficha» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  35. «Web Eustat. Irunko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  36. «Jose Antonio Santano, Irungo alkate» Bidasoko Hitza 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  37. «Jose Antonio Santano beste lau urtez alkate» Bidasoko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  38. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  39. «Irun. Historia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  40. (Gaztelaniaz) ««No me gusta dar consejos de jubilado»» El Diario Vasco 2012-07-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  41. (Gaztelaniaz) «José Antonio Santano confirma que volverá a presentarse a la reelección» El Diario Vasco 2022-09-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  42. Cristina Laborda Albolea Irungo lehen emakume alkatea da – Irunero. 2023-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  43. (Gaztelaniaz) «Cristina Laborda (PSE-EE), primera alcaldesa de Irun» EFE Noticias 2023-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  44. «Irastortza Amiano, Gumer - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  45. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  46. «Tratu mingarria eskolan; jaunartzea eta doktrina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  47. Irungo euskararen egoerari buruzko artikulua Argia astekarian (2009-04-12). argia.com (Noiz kontsultatua: 2009-04-12).
  48. «Sortaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  49. «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  50. www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  51. www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  52. www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  53. «Irungo Udaletxea: Historia» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.