Irulegiko arnoa

Irulegiko arnoa Nafarroa Behereko arno mota da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Jatorri-izendapena duen Ipar Euskal Herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik sor-marka duena.

Irulegi jatorri-izendapenaren hedapena Nafarroa Beherean
Irulegi jatorri-izendapenaren hedapena Euskal Herrian

Historia

Mahastiaren historia Done Jakue Bideari lotuta dago. Orreagako fraideek XI. mendean sortu zuten, erromesei eskaintzeko asmoz. Pirinioetako Ituna 1659an sinatzean, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek bere gain hartu zuten.

1912an ia desagertu egin zen, mahats-zorria (filoxera) intsektuaren eraginez. 1970ean jatorria babesten duen sor-marka eman zion Frantses Gobernuak. Egun, Irulegi jatorri-izendapenarekin ardoa ekoizten, 50 bat ardogilek dihardute.

Maurice Edmond Sailland Curnonsky "gastronomoen printzeak" Irulegikoa "neskak dantzarazten dituen ardoa" dela esan zuen[1].

Mahats motak

  • Zuria: Xuri zerratia (Hondarribi zuri zerratia) eta Ixiriota Xuria (Izkiriota).
  • Gorria eta beltza: Axeria eta Bordelesa.

Antzina, hainbat mahats mota erabiltzen ziren: Xuri zerratia, Kroxenta, Pikapota, Izkiriota, Axeria edo Zorra Negra, Kamalua, Mantzinga, Bordalesa, Erre Mantxaua eta Pino beltza[2].

Mahastia

Sor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha ingurukoa da, Garazi eta Baigorri-Ortzaize eskualdeetako udalerri hauetan banaturik[3]: Aintzila, Anhauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Duzunaritze-Sarasketa, Irulegi, Izpura, Jatsu, Lasa, Lekunberri eta Ortzaize.

Ardo ekoizpena 5500 hektolitrokoa da, gutxi gorabehera honela banatua: % 70, ardo beltza; % 20 ,ardo gorria; eta % 10, ardo zuria.

Erreferentziak

  1. Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008. 131.or.
  2. Le Canu, La vinification (XIX), aipua X. Arbelbideren artikulua "Irulegiko ardoa" (ikus Kanpo loturak).
  3. Cave irouleguy webgunea

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.