Iruaritz baserria
Iruaritz Amurrioko Lezama herrian dagoen baserria da. Egun nekazaritza turismoko etxea da.
Iruaritz | |
Kokalekua | |
Lurraldea | Araba |
Eskualdea | Aiaraldea |
Udalerria | Amurrio |
Auzoa | Lezama |
Orientazioa | Ekialdera |
Garaiera | 333 m |
Iruaritz baserria Iruaritz baserria (Araba) | |
Ezaugarriak | |
Garaia | XVII. mendea |
Oinplanoa | angeluzuzen |
Katalogatua | |
Eusko Jaurlaritza | 1996ko maiatzaren 2a |
1996ko maiatzaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
Etxe bakarra da, Lezamako "La Amargura" auzoko tontortxo batean dagoena.
XVII. mendeko lehenengo berrogeita hamar urteen barruan eraikitakoa da. Jatorrizko ezaugarri tipologikoei eusten die bai fatxada behinenean eta bai zurezko egitura-sisteman ere.
Oinplano angeluzuzena du baserriak eta hiru solairu. Bi isurialdeko estalkia du. Fatxa behinenarekiko perpendikularra da gailurra. Hegaldura handia duen teilatu hegalak jabaloiak ditu oinarritzat.
Fatxadarik behinenak ekialdera ematen du. Entramatuzko fabrika du eta etxearen hiru hormarteak mugatzen dituen poste osoak eta handiak. Zutiko ebakidura bertikaleko hormataletan zatitzen dira hiru hormarteok. Luzera, habe frontal sendoek adierazten dute altueren zatikuntza. Beheko solairuan harri-hormazkoa da entramatuaren itxiera; goiko solairuetan, ordea, adreilu trinkoa erabiltzen da.
Baoak ez daude era erregularrean banatuta. Sarrera bi ditu beheko solairuan: batetik kortetara sar daiteke, eta bestetik etxebizitzara. Eskuineko hormartean balkoi-hegalkina dago; balkoi-karela erdialdean; eta beste hegalkin bat ganbarako solairuan.
Petral-buruak eta gailurra boluta erdiekin apainduta daude. Jabaloi nagusian eta gapirio batzuetan irudi geometrikoak dituzte.
Harlanduzko etxola erantsia du baserriak eskuinaldean.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
- Kultura Ondasun izendapena EHAAn
- (Gaztelaniaz) Hotelaren webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |