Pamplona txorizo
Pamplona txorizo edo Iruñeko txorizo[1] Nafarroako hiriburuko elikagai bereizgarria da, hortik datorkio izena[2]. Behikia eta txerrikia ditu, biak ere itxura homogeneoki pikortsuarekin txikituta. Hestebete naturala edo plastikozkoa izan dezake inguruan. Ontzeko, gutxienez berrogei milimetroko diametroa izan behar du. Kolore gorria piperrautsaren edukiari zor zaio. Iruñea izena baldin badarama ere, oso ohikoa da Espainiako urdaitegietan. Oso ezaguna denez, 1990eko hamarkadatik aurrera test organoleptikoak egin dira, prozesatze-industria eta kalitate-arauak estandarizatzeko[3].
Deskribapena
Gatz, piperrauts eta bestelako espeziekin ondutako txerriki xehatuz, heste mehean egiten den hestebetea da[4][5]. Haragi xehatuaren zatitxoak ezi dira 3 mm baino diametro handiagokoak izan.
Jaki elikagarria izanda ere, ez da haurdunentzako edo edoskitzarorako gomendagarria. Gutxienez, berrogei milietroko diametro du. Iruñean ekoiztua den arren, erraz topatu dezakegu Euskal Herri edota Espainiako urdaitegietan.[6]
Erabilera
Pintxoan edo ogitartekoan hartu ohia da, baina baita zenbait eltzekokin ere.[7] Xerra finetan kontsumitzen da, normalean 45º-tako angeluaz mozten dira xerra hauek.
Erreferentziak
- Euskaltermek Pamplona txorizo hobesten du; Iruñeko Udalak, berriz, Iruñeko txorizo
- Iruñeko Udala. Gastronomia. .
- Gimeno, Olga; Ansorena, Diana; Astiasarán, Iciar; Bello, José. (2000-05-01). «Characterization of chorizo de Pamplona: instrumental measurements of colour and texture» Food Chemistry 69 (2): 195–200. doi: . ISSN 0308-8146. (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Txorizo. .
- (Alemanez) DK Publishing. (2012). Sausage. , 68 or. ISBN 978-1-4654-0092-5..
- Facaros, D.; Pauls, M.. (2008). Bilbao and the Basque Lands. Cadogan Guides, 213 or. ISBN 978-1-86011-400-7..
- Martín de Retana, José María. (1976). La Gran enciclopedia vasca. 6, 132-135 or..