Iruñeko espetxe zaharra
Iruñeko espetxea Nafarroako hiriburuan zegoen espetxea da, Donibane auzoan zegoen, gaur egungo Nafarroako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren alboan.
Iruñeko espetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°40′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1901 |
Arkitektura | |
Julian Arteaga arkitektoaren proiektua, 1901ean eraiki zuten eta 100 ziega ditu. Euskal Herriko kartzelarik zaharrena da eta asteburuetan bi preso baino gehiago dago ziega bakoitzeko[1]. Kartzela hirian bertan dago, Donibane auzunearen hasieran, etxebizitza artean. Egiturari dagokionez, gurutze bikoitzekoa da, Espainian desagertua den eredu batekoa, eta Europan ere ale bakanak geratzen diren eredukoa. 1936an, Espainiako gerraren kariaz, 3.000 lagun ere entzerratu zituzten bertan, hartarako patio bakoitzean (bi patio ditu) zortzi etxola paratu baitzituzten.
2012an hustu zuten, Iruñeko Santa Luzia-Soltxate eremuan Iruñeko espetxe berria ireki eta ekainaren 18an bertan ziren 249 presoak hara eraman baitzituzten. 2013an hustutako eraikina guztiz eraitsia izan zen.
Erreferentziak
- Rejado, Jon; Alvarez, Amaia. (2009-01-27). «Hegoaldeko kartzeletako ziega kopurua bikoiztu nahi dute 2012rako» Berria.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |